GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-02-03
Guggenheim museotik abiatuko da gaur azkenik Milakabilakaren manifestaldia
Bilboko Udalak hartutako erabakia arbuiatu ostean, manifestazioa hasieran pentsatutako ibilbidearen kontrako noranzkoan egitea erabaki du Milakabilakak. Ondorioz manifestazioa, Guggenheimetik irten eta Uribitarten barrena ibili ostean, Bilboko Udaletxe ondoko zubian amaituko da. Elkarrizketa, errespetua Euskal Herriarentzat eta bakea izango dira gaurko martxaren aldarrikapen nagusiak. Euskal herritar orori parte hartzeko gonbitea luzatu diote.

DONOSTIA

Elkarrizketa, errespetua Euskal Herriari eta bakea aldarrikatzeko Milakabilaka ekimenak gaur arratsalderako deitu duen manifestaldia Bilboko Guggenheim aurretik abiatu eta Uribitarten barrena joanen da Udaletxeraino. Hasieran pentsatutakoaren kontrako noranzkoan egingo du ibilbidea, Bilboko Udalak aurreko ibilbidea de- bekatu ostean.

Herritarrak batu eta, elkarrizketa eta negoziazioaren bitartez, konponbidea eskatzeko xedea duen manifestaldiak, ibilbidea aldatu behar izan badu ere, aurreikusita zegoen moduan egingo dutela nabarmendu zuten atzo Donostian egin- dako agerraldian. Bertan, Castillo Suarez idazleak, Fermin Muguruza musikariak, Joana Regueiro Batasuneko mahaikideak eta EAko Martin Aranburuk, euskal herritar orori parte hartzeko gonbitea luzatu zioten. Hasiera beraz, 17.00etan izango da Guggenheim museo atarian.

Manifestaldiak herria mugitzeko xedea duela nabarmendu du Martin Aranburuk, «elkarrizketarantz, Euskal Herriarekiko errespeturantz eta bakerantz mugitzea», gaineratu zuen. Prozesuak aurrera egin dezan, herritarren parte-hartzea nahitaezkoa dela deritzo Aranburuk eta hori dela-eta, prozesua babestuko duen «herritarren harresia» eraikitzea bilatzen dute.

Eskubideen espazioa

Batasuneko mahaikide Joana Regueirok, «prozesu demokratikoaren garapenean herritarren parte-hartzea ezinbestekoa» dela adierazi zuen. «Eus- kal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen errespetuan oinarritutako bakea» eraiki behar dela adierazi eta «elkarrizketa eta negoziazioa» jo zituen bide bakartzat.

Guggenheim Museoa eta Udaletxearen arteko espazioa herritarrez bete nahi du Milakabilakak gaur arratsaldean, «eskubide guztien defentsarako espazioa» bilakatu nahi du. Gainera, kaleko mobilizazioaz gain, ibaian ere itsasontziz, piraguaz edota traineruz lagundurik, bakea, elkarrizketa eta errespetua aldarrikatuko dute.

Manifestazioan zehar, norberaren konpromisoa azaltzeko datu orriak izango dira eta argazkiak ateratzeko beta izango da, «aurpegia emateko», jakinarazi zutenaren arabera.

Pankartarik gabeko manifestazioa izango da gaurkoa eta «zenbakien guda sahiesteko», ez dute parte-hartzaile kopuruaren daturik emango. Haien aburuz, «egondakoak egonda ere, prozesuak aurrera egin eta klase politikoak egin beharrekoa egiteko jende gehiago beharko» da.

Ugariak izan dira orain ar- tean Milakabilakaren manifestaldiak jasotako atxikimenduak. Batasuneko mahaikide Joseba Permachek adibidez, atzo egindako agerraldian, maila pertsonalean Milakabilaka ekimenaren ekarpena txalotu eta manifestaziora joateko deia egin zien herritarrei.

Permachen aburuz, «une zaila hauetan positiboki baloratu beharreko elementua da herritarrek hartutako konpromezu hori».

ANVk «oinezkoek osatutako olatu handi bat» espero du gaur arratsaldean Bilbon. Ezaugarri hori nabarmendu du ekimen honetan, «eliteen esparrutik atera eta herriari ahotsa» ematearena, alegia.

EAk ere bat egin du gaurko manifestaldiarekin eta elkarrizketa eta normalkuntza politikoa xede duten gizarte ekimen guztiak beti babestuko dituela adierazi du.

Itsasoruntz Sareak «herritarren harresia altxatu eta herritarren olatua harrotzeko» deia egin du. Ekimen honen aburuz «prozesua hilda dagoela esanez gizartearen itxaropena zapuztu eta gatazkaren konponbidea oztopatzea» bilatzen da.



«Euskal Herria deika!», una canción de urgencia en favor del proceso
O.L

DONOSTIA

«Una canción histórica». Así describió ayer Fermin Muguruza la composición que será el himno de la iniciativa popular Milakabilaka.

Muguruza, compositor de la música, afirmó que ésta es «una canción colectiva creada por urgencia para hacer frente a una necesidad» y aseguró que es la primera vez que se unen tantas voces en un proyecto de estas características.

El cantante comparó este trabajo con la canción ‘‘Free Nelson Mandela’’, con la cual se consiguió socializar la situación de Sudáfrica.

Según Muguruza, ‘‘Euskal Herria deika’’ es una canción que tiene el objetivo de «empujar el proceso abierto en Euskal Herria por el camino del diálogo, el respeto y la paz».

Son numerosas y muy conocidas las personas que han participado en su creación. La letra de ‘‘Euskal Herria deika!’’, por ejemplo, viene de la mano de Koldo Izagirre y de Ramuntxo Etxeberria.

«Oiga a Manu Chao»

En cuanto a las voces que se pueden encontrar en esta canción, corresponden a Manu Chao, Marina (‘‘Ojos de Brujo’’), Gambeat, Mouss et Hakim, Yacine ‘‘Cheb’’ Balowski, Rude, Miriam ‘‘Matahari’’, Leire Etxeandia y el propio Fermin Muguruza.

Muguruza finalizó su intervención con un emplazamiento al actual presidente español, José Luis Rodríguez Zapatero, que se basaba en unas palabras dirigidas por éste a su predecesor en La Moncloa. Muguruza recordó que Zapatero, desde la oposición, le dijo una vez a Aznar que «usted debería escuchar a Manu Chao».

Ayer, Muguruza le exigió lo mismo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Gazteen elkartasuna denon eredu
Jendartea
«Es muy probable que el ser humano esté detrás»
Jendartea
Herriak errauste plantaz dioena aintzat hartzeko exijitu du ezker abertzaleak
Jendartea
El nuevo sistema de asistencia a los dependientes necesita de consenso
Euskal Herria
El fallo del Supremo, frente a 28 años de historia y a miles de jóvenes que sustentan Segi
Euskal Herria
Guggenheim museotik abiatuko da gaur azkenik Milakabilakaren manifestaldia
Ekonomia
El paro aumentó en casi 6.000 personas en el primer mes del año en Hego Euskal Herria
Kultura
Artea Oinez 07 erakusketa ibiltariak 86 artisten lanekin ireki ditu ateak Iruñean
Mundua
El plan de la ONU abre las puertas a la independencia de Kosovo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss