GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-02-03
Herriak errauste plantaz dioena aintzat hartzeko exijitu du ezker abertzaleak
Larria da ezker abertzalearen ustez joan den asteartean Donostiako udaletxean gertatu zena, «eraikina bunker bihurtu, presako bozketa egin, ‘apartheid’az baliatu eta gipuzkoarren gehiengoaren iritzia aintzat hartu gabe» errauste planta Artzabaletan paratzea onartu baitzuten PSEk, EAJk eta EAk. Kalera atera eta erantzuteko deia egin zien atzo ezker abertzaleak herritarrei, hitza errespeta dezatela eskatzeko eta zaborra kudeatzeko bertze biderik badela azaltzeko.

DONOSTIA

Joan den asteartean Donostiako Udalbatzak presako prozedura erabilita errauste planta Zubietako Artzabaleta gunean eraikitzea onartu izana salatu zuen atzo ezker abertzaleak. Zaborra gizartean arazo handi bilakatu dela eta zer egin eztabaidatu beharra dagoela adierazi zuen Josetxo Ibazeta Baga Boga plataformako kideak. «Hainbat sistema daude hondakinak kudeatzeko, baina azken urteotan agintariek apustu garbia egin dute horietako baten alde, errauste plantaren alde. Nahiz eta ingurumenean eta gizakien osasunean eragin zuzena izango duen, nola edo hala inposatu egin nahi digute, interes ekonomikoak baitaude atzean», ohartarazi zuen.

Bizilagunak hamaika aldiz atera dira kalera erakunde publikoen jarrera kritikatzeko, baina horiek gizartearen eskaerei entzungor egin eta asteartean bertze urrats bat egin zuten errauste planta eraikitzeko. Inoiz baino goizago hasi zen osoko bilkura Donostiako Udalean, 8.00etan, eta udaletxea beharrean «bunkerra» begiztatu zuten ezker abertzaleko ordezkariek. Izan ere, berrogei udaltzain zeuden, ertzainak ere bai, sail batetik bertzera joateko ateak itxita zeuden eta kazetariek hiru kontrol pasatu behar izan zituzten.

Josetxo Ibazetaren ustez, larria izan zen bileran gertatu zena, errauste plantaren aldekoek presako bozketa egiteko eskatu zutenean aurkakoak hitzik gabe gelditu baitziren. Ezker Batukoak ez zeuden aretoan; eta zinegotzi ilegalizatua, berriz, isilarazi egin zuten. Baga Bogako eledunaren hitzetan, «apartheid-aren beste ondorio bat» izan zen errauste planta onartzea. «Non daude herritarren partaidetza eta demokrazia? Non daude txosten teknikoak? Sinatu dutenez gain, beste inork ezagutzen al du hitzarmena?», galdegin zuen.

Mozorrorik gabe

Odon Elortzak mozorroa erortzen utzi eta etika kode guztiak apurtu zituen Ibazetaren iritziz. «Behin baino gehiagotan adierazi du errauste planta egitearen aurka dagoela, baina aldi berean Aldundiarekin eta mankomunitateekin aritu da negoziatzen. Barkamena eskatu die Ezker Batukoei, baina ez zubietarrei, usurbildarrei eta bilkuran parte hartu genuenoi. Ez al dugu merezi?».

Baga Bogako eledunak, azkenik, kalera atera eta erantzuteko deia egin zien bizilagunei, agintariei hitza errespeta dezatela exijitzeko eta zaborra kudeatzeko bertze alternatibarik badela erakusteko. Marije Fullaondo mahaikideak ere eskaera hori egin zien erakundeei, eta orain arte zaborra ongi kudeatzeko gaitasunik ez dutela erakutsi salatu zuen. «San Markos ixteko unea ailegatu arte besoak gurutzatuta egon dira eta orain errauste planta inposatu nahi dute sistemarik egokiena zein den eztabaidatu gabe», azaldu zuen mahaikideak. Plantaren kokapenaren gainean solastatu dira, baina, Fullaondoren arabera, arazoaren muina hondakinak kudeatzeko mo- dua da. Ezker Batuak eta Aralarrek izan ezik, alderdi guztiek erraustearen alde egin dute, gipuzkoar gehienek eredu horren aurkako jarrera adierazi duten arren.

Ezker abertzaleak ere txarretsi egiten du erraustea, «arazoak areagotu, ke pozoitsua isuri, hondakin arriskutsuak sortu eta energia xahutzen» duelako. Gainera, halako plantak «izugarri garestiak dira ekonomikoki eta matxura arriskutsuak» izaten dituzte. Hondakinen tratamendu integrala da ezker abertzaleak proposatzen duen aukera: zabor gutxiago sortzea eta ahal dena berrerabiltzea, birziklatzea edo energia bihurtzen saiatzea. «Askoz merkeagoa eta garbiagoa da, eta ez du inolako arriskurik», esan zuen.



Txingudi Bizirik denuncia las declaraciones del alcalde de Irun sobre la incineradora
GARA

IRUN

En opinión de la plataforma Txingudi Bizirik, las declaraciones del alcalde de Irun, José Antonio Santano (PSE), respecto a la intención de llevar las basuras de Txingudi a quemar a Zubieta «ocultan dudas e incluso mentiras». Por un lado, porque «la aprobación sin previo aviso y por vía urgente del Pleno de Donostia de la ubicación de Zubieta para una incineradora no garantiza, como asegura el alcalde, que se vaya a construir allí». Santano afirma que hay consenso entre instituciones, pero obvia que los ayuntamientos de Lasarte-Oria y Usurbil y el alcalde pedáneo de Zubieta están dispuestos a ir a los tribunales.

«Cada día son más las plataformas en contra de estos proyectos», afirma Txingudi Bizirik, que critica que el primer edil «no reflexione sobre otros métodos menos peligrosos. Quiere que quememos la basura allí donde se construya una incineradora y no se percata de que no queremos poner en peligro la salud de ningún pueblo».

Tampoco le resulta creíble la afirmación de Santano de que sólo se quemarán los residuos que no se pueden reciclar ni compostar, puesto que «ha rechazado todos los proyectos de tratamiento y reciclaje de basura que se le han presentado durante estos años».

Txingudi Bizirik piensa que el proyecto de Zubieta está en el aire, porque «es inmensa la indignación de los ciudadanos por cómo se está llevando el tema, sin consenso social y sin estudiar todas las posibilidades». Por lo tanto, concluye que no hay acuerdo hasta que no se estudien sistemas alternativos para tratar los residuos.

EB rompe con Odón Elorza

A cuatro meses de los comicios locales, EB ha dejado el equipo de gobierno del Ayuntamiento de Donostia, donde tiene una edil desde las elecciones del apartheid de 2003. Ayer, Duñike Arrizabalaga rompió formalmente el pacto municipal alegando que el acalde, Odón Elorza, le ocultó que en el pleno del pasado lunes se iba a aprobar la ubicación de la incineradora.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Gazteen elkartasuna denon eredu
Jendartea
«Es muy probable que el ser humano esté detrás»
Jendartea
Herriak errauste plantaz dioena aintzat hartzeko exijitu du ezker abertzaleak
Jendartea
El nuevo sistema de asistencia a los dependientes necesita de consenso
Euskal Herria
El fallo del Supremo, frente a 28 años de historia y a miles de jóvenes que sustentan Segi
Euskal Herria
Guggenheim museotik abiatuko da gaur azkenik Milakabilakaren manifestaldia
Ekonomia
El paro aumentó en casi 6.000 personas en el primer mes del año en Hego Euskal Herria
Kultura
Artea Oinez 07 erakusketa ibiltariak 86 artisten lanekin ireki ditu ateak Iruñean
Mundua
El plan de la ONU abre las puertas a la independencia de Kosovo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss