EHEk Oiartzungo Udalak UEMAri bizkarra eman diola salatu du
OIARTZUN. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak ostegunean egindako elkarretaratzean «Udalaren azken hiru urte hauetako jarrera eta hizkuntz politika» salatu zuen. «Udalean, euskararen atzerapausorik ez!» lelopean bildu ziren 50 bat lagun. Udal taldea legez kanpo geratu zenetik, EA da bertako talde nagusia. EHEk adierazi du: «UEMAko kide izanik, ez ditu bertan jasotako irizpideak betetzen: elebitasuna ardatz duen hizkuntza politika darama eta herriko euskalgintzako eragile eta taldeekiko izugarrizko errespetu falta azaldu du Udalak».
|