GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-02-03
Militarrak Artederreta mendilerroan ariketak egiten aritu direla salatu dute

IRUÑEA

Nafarroako lurraldea berriz ere militarren ariketak egiteko erabili dutela salatu berri du Askatasunak. Bizilagunak Artederreta (Carrascal)mendiaren inguruko militarren jardueraren lekuko izan dira aste honetan. Erakundeak inguru horretan kaserna edo kuartel bat dagoela ekarri du gogora, nahiz eta eta aspaldian eraikin horren erabilera oso eskasa omen den. Guardia Zibila ere han barrena ibili dela aipatu du Askatasunak. Dirudienez, «ariketei babesa emateko» bertaratu zen Artederretara.

Aste honetan bertan, Sesma Nafarroako herrian gertatutako helikoptero istripua ere aipatu dute, eta indar armatu horrek lurralde horretan duen presentzia nabamendu.

Askatasuneko kideen ustez, horrelako ekintzak arriskutsuak dira, eta «euskal gizartearen borondateari errespetua» erakusten ez zaiola agerian uzten dute. Azken hori azaltzeko, Euskal Herriak Armadak ordezkatzen dituen balioak behin eta berriz errefusatu dituela esan dute. Hori dela- eta, Estatu espainolaren jokaera argi eta garbi ikusi dela adierazi dute: «Lurraldearen batasuna mantentzeko dituzten tresnak armak eta soldaduak dira».

Askatasunak egindako azterketan, mota horretako ariketak euskal gizartearentzat «mehatxua» direla salatu zuen, eta kideen hitzetan, egoera horretan «esku-sartze eta mehatxu guztiak ­Armadarena barne­ eten beharko dira». Haien ustez, prozesu demokratikoa prestatzeko ezinbestekoa da hori.

Lan horretan indar guztiak biltzeko konpromisoa hartu du erakundeak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Gazteen elkartasuna denon eredu
Jendartea
«Es muy probable que el ser humano esté detrás»
Jendartea
Herriak errauste plantaz dioena aintzat hartzeko exijitu du ezker abertzaleak
Jendartea
El nuevo sistema de asistencia a los dependientes necesita de consenso
Euskal Herria
El fallo del Supremo, frente a 28 años de historia y a miles de jóvenes que sustentan Segi
Euskal Herria
Guggenheim museotik abiatuko da gaur azkenik Milakabilakaren manifestaldia
Ekonomia
El paro aumentó en casi 6.000 personas en el primer mes del año en Hego Euskal Herria
Kultura
Artea Oinez 07 erakusketa ibiltariak 86 artisten lanekin ireki ditu ateak Iruñean
Mundua
El plan de la ONU abre las puertas a la independencia de Kosovo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss