ELBren kontrako salaketa bertan behera utzi dute
DONAPALEU
Donapaleuko Aldi saltegiak ELBren aurka aurkeztu zuen salaketa erretiratu egingo du. Laborarien sindikatuko hainbat kidek kanpotik ekarritako axuriaren prezio merkeegia salatzeko ekintza bat egin zuten bertan joan den abenduan. Zeelanda Berritik ekarritako bildotsaren salneurria «probokaziotzat» jo, eta bertako ekoizpe- nari kalte egiten ziola salatzea zen sindikatuaren helburua.
Ekintzaren karietara, Mixel Berhokoirigoin Donapaleuko jendarmeriara deklaratzera joan zen baina ez zuen deklaraziorik sinatu nahi izan. Berarekin batera bertaratu ziren 200 bat laborarik beren burua erruduntzat hartu zuten. Jendarmeriatik saltegira abiatu ziren ostean, eta zuzendariarekin elkarrizketatu ziren. Ekintzaren azalpenak eman ostean, Aldiko zuzendariak aurkeztutako salaketa kenduko zuela agindu zuen hitzez. ELBrekin harremanetan jarriko dira beren saltegietan Euskal Herriko axuriaren salmenta eretan adosteko.
|