GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2007-02-03
Floren Aoiz
Ai, Maruja!

Hainbat intelektualendako erosoa da urrutiko gatazken aitzin jarrera ausartak hartzea. Atsegin gertatzen zaie ordu- an mezu aurrerakoiak zabaltzea. Zapatistak aipatzen di- relarik, adibidez, uniformeak poesia bilakatzen dira, eta fusilak udaberriaren ikurtzat hartzen dituzte. Erraza da Indo- nesiako agintarien gehiegikeriak salatzea, edo Estatu Batuetako makrokomunikabideen portaerak gaitzestea. Etxera hurbilduta, alta, dena aldatzen da, eta boterearekiko laztanak ugaltzen dira. Batez ere, boterean daudenak «ezkerrekoak» baldin badira.

“El País” egunkarian kausitu dute aterpea eskizofrenia honetan ibiltzen diren askok. Glamourra eta progresismoa era dotorean biltzen omen dituzte, jende arruntaren bizitzari argia eskaintzen diote- larik. Horietako bat Maruja Torres dugu. Batzuendako emakume progre modelikoa dugu, progre modelikoen komunikabidean idazten duena. «Tope guai», beraz!

Jende askok, berriz, ez daki “El País” sortu zela frankista askoren laguntzaz. Manuel Fragak, esaterako, gauza ederrak kontatzen ahal ditu egunkari honetaz. Eta ez da bakarra. Baina ez da horren urrutira jo behar Prisaren alde ilunak aurkitzeko. Botere lehia anitzetan ibili da komunikazio talde hau, eta hainbat intelektual progrek ikasgai interesgarriak eskaini dizkigute agintzen dutenen onespena lortzeko dantzan.

Maruja Torresek, azkenengo asteetan, gaizki deitutako euskal gatazkaren inguruan artikulu bikainak oparitu dizkigu. Eskuin muturraren komunikabideetan goraipatu dute Maruja (Españako Marujita berria, akaso?) agertu duen ausardiagatik. Eta ez da harritzekoa. Honakoa da duela guti Torresek idatzitako pasarte bat: «No sé por qué los científicos británicos se ufanan de querer inventar un híbrido de humano y animal para sus investigaciones. Aquí ya lo hemos logrado. Es un cruce entre gilipollas y hiena, y responde a la denominación de etarra».

Zaila egiten zait literaturaren gailurretan kokatu beharreko esaldi hauek sakonki aztertzea, baina segur aski zuek, nik bezala, sentitu duzue genialidade bat dela. Isilik uzten gaituzten mirari horietako bat. Izugarrizko prestakuntza intelektuala eta sentsibilitate fina behar dira pentsamendu zorrotz hauek gorpuzteko. Maruja Torresek, bide honetatik jarraituz gero Vizcaíno Casasen eta Alfonso Ussiaren maila erdietsiko du. Olé, Maruja! -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Gazteen elkartasuna denon eredu
Jendartea
«Es muy probable que el ser humano esté detrás»
Jendartea
Herriak errauste plantaz dioena aintzat hartzeko exijitu du ezker abertzaleak
Jendartea
El nuevo sistema de asistencia a los dependientes necesita de consenso
Euskal Herria
El fallo del Supremo, frente a 28 años de historia y a miles de jóvenes que sustentan Segi
Euskal Herria
Guggenheim museotik abiatuko da gaur azkenik Milakabilakaren manifestaldia
Ekonomia
El paro aumentó en casi 6.000 personas en el primer mes del año en Hego Euskal Herria
Kultura
Artea Oinez 07 erakusketa ibiltariak 86 artisten lanekin ireki ditu ateak Iruñean
Mundua
El plan de la ONU abre las puertas a la independencia de Kosovo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss