GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2007-02-03
Sonia Gonzalez - Idazlea
Azkarragaren datuak

Bada jendea, egoera edozein dela ere, gorritzen ez dena. Bada jendea, esaten ari dena guztiz lotsagarria dela jakinda ere, sekula ez lotsatzea lortzen duena. Hauetako bat, antza, Joseba Azkarraga Baskongadetako kontseilaria daukagu. Aste honetan bertan, 2006 amaitu genuenetik hilabete pasa dela, komunikabideen aurrean horrelaxe agertu da, konpostura galdu barik, lan istripuen kontrako planak helburuak bete dituela esan bitartean.

Pasa den urtean 2005ean baino hildako gutxiago izan zirela bota zuen, aurpegiko keinurik aldatu barik, EAEn 52 langile hil zirela lanpostuan eta beste 12 lanera edo lanetik bidean jakinarazi zigun, %22 gutxiago, alegia. Poztu gaitezen danok, Azkarragak dio istripuak %2,4 gutxiago ere izan direla. Bai, poztu gaitezen danok.

Poztu gaitezen, gorritu barik, ematen dituzten datuak berez guztiz lotsagarriak eta izugarriak izateaz gain, egia izatera ere heltzen ez direlako. Azkarraga jauna, 2006an Euskal Herrian 129 langile hil dituzue eta zure «komunitate autonomoan», 93 hiletatara joan behar izan gara geure herrietan, 93 hildako ven y cuentalo pais vasco maravillosoan.

Non galdu dira beste 29 horiek? Zergatik ez dira agertzen zuen estatistiketan? Euren familietan, agintzen dizut, bai igartzen dute euren falta.

Eta berdin dit urte batean hamar gehiago edo gutxiago diren. Kontua ez da hori, kontua da herri honetan langileak akabatzen dituzuela inpunitate osoz. Kontua da langileok makinarik merkeenak garela, errazen aldatu ahal direnak «aberiarik» izanez gero. Kontua da dirua poltsikoetan ez zaizuela kabitzen, Euskal Herria hilotzez, intoxikatuez, minbiziz eta elbarrituz betetzen duzuen bitartean. Eta enpresariek ez ezik, administrazioek ere hiltzen gaituzue bat-batean edo apurka, zuen jokabide pasiboaz, ez ikusiarena, ez entzunarena, mutuarena eginda.

Ulertzen dut zuentzat hain larria ez izatea. Izan ere, hortik zehar dabiltzan langileek ez bezala, zuek beti jarraitzen dituzue segurtasun neurriak. Edozein inaugurazio egiten duzuenean, edozein eraikuntzatako lehenbiziko harria ipintzen duzuenean, beti ikusi ahal zaizue kaskoa buruan argazkietarako posatzen. -

sagarroi@gmail.com


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Gazteen elkartasuna denon eredu
Jendartea
«Es muy probable que el ser humano esté detrás»
Jendartea
Herriak errauste plantaz dioena aintzat hartzeko exijitu du ezker abertzaleak
Jendartea
El nuevo sistema de asistencia a los dependientes necesita de consenso
Euskal Herria
El fallo del Supremo, frente a 28 años de historia y a miles de jóvenes que sustentan Segi
Euskal Herria
Guggenheim museotik abiatuko da gaur azkenik Milakabilakaren manifestaldia
Ekonomia
El paro aumentó en casi 6.000 personas en el primer mes del año en Hego Euskal Herria
Kultura
Artea Oinez 07 erakusketa ibiltariak 86 artisten lanekin ireki ditu ateak Iruñean
Mundua
El plan de la ONU abre las puertas a la independencia de Kosovo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss