Okupazioaren aldeko Iruñeko manifestaziora deitu dute
Ez dira berriak okupazioaren aldeko mugimenduaren aurkako erasoak, baina oraingoan, behin eta berriz salatutako «errepresio» horrek pauso bat gehiago eman du, eta gazte bati 29 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Horregatik, IGAk mobilizazioetara deitu du: gaur 20.00etan giza kate bat Sarasate pasealekuan, eta hilaren 10ean, manifestazioa.
IRUÑEA Okupazio mugimenduaren alde eta horren aurka batez ere epaitegietan azkenaldian hartzen ari diren erabakiak salatzeko Xabier Errearena da azken kasua, manifestaziora deituko zutela iragarria zuten. Eta atzo egin zuten Iruñerriko Gazte Asanbladak eta Okupazioa Mugimendua dela-eta Errepresaliatutakoen Asanbladak deialdi ofiziala.Manifestazioa gaur zortzi egingo dute, eta arratsaldeko bost eta erdietan abiatuko da Nafarroako hiriburuko autobus geltokitik. Iruñerriko hainbat elkartek, taldek eta erakundek deialdiarekin bat egin dutela jakinarazi zuten. Honakoek, besteren artean: Atarrabiako mendi taldeak, Zintzarri fanfa- rreak, Mikelats dantza taldeak, Naspetsek eta Zizurko joaldun taldeak, Gas taldeak, Zizurko Rock Etxeak, Sorginkale banaketek, Marizirikik, Segik, Iruñeko CGTk eta Rosa Negra elkarteak.
«Gaztetxetik espetxera»
Datorren larunbateko mobilizazioa gidatuko duen leloa “Gaztetxetik espetxera. Okupazioa ez da delitua” izango da. Bertan, okupazio mugimendu osoan baina, batez ere, Iruñeko Euskal Jai gaztetxea hustu eta eraisterakoan egondako istiluen ondoren hartzen ari diren neurriak salatzea izango da helburua. Horren inguruko errepresioa «bortitza» eta «egunetik egunera gogorragoa» dela salatu zuen IGAk, baita hori aurrera eramaten duten indarren jarrera «harroputza» dela ere. Kasurik larriena nahiz eta bakarra ez izatea posible dela nabarmendu Xabier Errea gaztearena dela gogorarazi zuten, 29 hilabeteko espetxe zigorra ezarri baitiote poliziakide bat jotzea leporatuta.
Zaintzapeko kalejira
I.I.
IRUÑEA Manifestaziorako deia egin ondoren, bertan bildutako ehundik gora gaztek Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan barrena kalejira egin zuten, eta «Okupazioa ez da delitua» eta «Herri bat, gaztetxe bat» leloak aireratu zituzten mobilizazioa aurkezteko. Azken hori Polizia espainolaren presentzia neurrigabearen zaintzapean egin zuten gazteek, baina ez zen aparteko arazorik egon. Kalejira horretan parte hartu zuten gazte asko NUPetik zetozen, bertan burrunba bat egin ostean. Askatasuneko eta Iturramako institutuetan ere geldialdiak egin zituzten atzo eguerdian «errepresio» hori salatzeko.
|