- Bigarren Maila
Mendizorrotzako indarraz baliatuta gorantz begiratu nahi du Alavesek
·Talde zuri-urdinak ez du partidarik galdu bere zelaian aurtengo denboraldian
GASTEIZ
Entrenatzeko arazorik gabeko astea eta Mendizorrotza partidaren agertoki. Bi baldintza horiek kontuan hartuta, Alavesek Elxen izandako porrota ahaztu nahi du; batez ere, gorantz begiratzeko aukerak gero eta txikiagoak direlako.Eguraldiaren aitzakia alde batera utzita, Fabrik aste honetan zuzendu dituen entrenamenduetan, gaurko partidak bereganatu du guztien arreta. Arabarrak, gainera, etxera bueltatu dira, eta hori, orain arte, emaitza onen sinonimo bilakatu da. Alavesek, izan ere, ez du partidarik galdu Mendizorrotzan denboraldi honetan lau berdindu eta gainerako seiak irabazi ditu; horien artean azken hirurak. Gainera, estatistikek askotan ezertarako balio ez arren, Malagak dakartzan zenbakiak guztiz kontrakoak dira, zuri-urdinekin gertatzen den bezala, andaluziarrek ere etxean lortu baitituzte puntu gehienak. Etxetik kanpo, izan ere, bi garaipen besterik ez ditu eskuratu Malagak biak lehendabiziko jardunaldietan, beste bitan berdinketa lortu du eta gainerako partida guztietan, galtzaile irten da. Ezin da ahaztu, gainera, andaluziarrek hiru jardunaldi daramatzatela irabazi barik. Horrek, hala ere, ez du esan nahi norgehiagoka erraza izango dela Alavesentzat. Aurkari biak gertu-gertu daude sailkapenean, eta, otsailean egonda, hori ezin da kasualitatearen ondorioa izan, bien potentziala antzerakoa izatearena baizik. Eta, horregatik ere, antzerako motibazioarekin ekingo diote partidari. Egutegia aurrera doa, puntuak lortzeko aukerak txikitzen, eta talde askok oraindik ez dute definitu non dagoen beren lekua. Horixe da Malagaren eta Alavesen kasua:iazko denboraldian jaitsi eta gero, biek hartu dute helburutzat Lehen Mailara bueltatzea, baina, orain arte, lehen postuetatik nahiko urrun dabiltza biak. Bolada onean sartuz gero, hala ere, goiko borrokan sartzeko aukera izango dute oraindik, eta horretan datza gaurko partidaren garrantziaren muina. Fabrik lau hutsune izango ditu, Mateo eta Astudillo zigortuta baitaude eta Arturo eta Coromina, minduta. Gainera, Bonano eta Epitie deialditik kanpo utzi ditu. Malaga, bestetik, nahiko ahulduta helduko da Gasteizera. Eta ez hainbeste lesio edota zigorrengatik, neguko merkatua aprobetxatu duelako baizik. Horiek hala, Cesar Navasek, Salvak, Saulek, Stosicek eta Risticek alde egin dute azken aste- etan. Izan ere, Juan Ramon Mu�izek bigarren taldeko Gascon eta Truchado deitu behar izan ditu deialdia betetzeko.
Los t�cnicos conf�an en la remontada del equipo
GARA
GASTEIZ Con media temporada todav�a por delante y pese a que el Alav�s ha pasado m�s tiempo mirando de reojo al descenso que metido en la pelea por el ascenso, los responsables del equipo gasteiztarra apuestan por mirar con optimismo al futuro. Fabri, con todo, pide paciencia y cree que �debemos ir poco a poco�, pero asegura tener �una confianza enorme en los jugadores y en el bloque�. En palabras del t�cnico albiazul, �espero que que el equipo vaya para arriba con un par de semanas m�s de trabajo, dado que todos tenemos muchas ganas de que las cosas se encarrilen para ir a mejor. Con el paso del tiempo se notar� la mejor�a�, insisti�. Chuchi Cos tambi�n apela al optimismo, recordando en este caso que �hay partidos suficientes. El a�o del �ltimo ascenso, a falta de quince jornadas est�bamos a once puntos del tercero. Ahora estamos a siete puntos y con veinte partidos por delante�, subray�. Wesley, a Suiza Fabri, por otra parte, se felicit� de que John Aloisi permanezca en el Alav�s una vez cerrado el mercado invernal. �Creo que Aloisi es un grand�simo futbolista y por ello tiene mucho que aportar al Alav�s asegur� el entrenador albiazul, aunque lo fundamental es el equipo, que es lo que debe primar por encima de todo� destac�. El que s� se ha ido es Wesley Lopes, despu�s de que Alav�s y Grashopper alcanzaran ayer un acuerdo definitivo para la cesi�n del centrocampista brasile�o al equipo suizo hasta el pr�ximo 30 de junio.
|