DONOSTIA
Emakumezkoen Ligako bigarren itzulia lehenengoa amaitu zuten bezala hasi nahi dute Itxakok eta Akaba Bera Berak: irabazten.
Hirugarrenarekin berdindua eta liderrengandik lau puntura dagoen Itxakok Marina Parken aurka hamabigarren doa jokatuko du Lizarrako Lizarreria kiroldegian (18.30). Santanderko taldean txapelketako goleatzaile onena dago eta fisikoki oso indartsuak dira. Beraz, kontuz ibili beharko dute Ambros Martinen jokalariek.
Akabak, berriz, joan den astean liderraren aurka hasitako jaiari jarraipena eman nahi dio. Donostiarrak Ro Casa kanariarrekin bederatzigarren daude lehiatuko dira Bidebietan (19.00). Esme Lopez entrenatu gabe dago oraindik, baina Tati Garmendiak Izaskun Arruzazabala berreskuratuko du partida horretarako.