- Berezkoak
Larretxea eta Aranburu neurtuko dira Pausun
BAIONA
Larretxea eta Aranburu neurtuko dira gaur Pausuko trinketean 18.00etatik aurrera, eta gaur jakingo da hurrengo kanporaketan izango den laugarren pilotaria.Partida estua izango da. Aranburu bakarka ongi moldatzen den pilotaria da, baina jadanik 40 urteetara heldua da, eta geroz eta zailagoa izango zaio bakarka aritzea. Larretxea, berriz, indar handiko pilotaria da, eta hastapenetik ahaleginduko da norgehiagokari erritmo bizia jartzen, aurkaria ahalik eta azkarren akitzeko. Ezkurra II.aren eta Rene Dermiten arteko partida ere gaur zen jokatzekoa, baina azken horrek min hartu du eta uko egin behar izan dio lehiaketari. Hori dela-eta, Paxkal Ezkurrak aurrera egin ahal izango du, herenegun GARAk aurreratu zuen moduan.
|