Zinema alternatiboa programatuko duen areto berria jarri dute martxan Bilbon
Zinemazaleek emanaldi alternatiboetarako gela berria dute Bilbon, areto komertzialetan topatzen ez dituzten izenburuez gozatzeko. Zinebiklub bihar jarriko dute martxan eta film laburrez osaturiko programazio egonkorra eramango du pantailara. Etorkizunari begira, ikus-entzunezkoen sektoreari babesa ematea du helburu.
BILBO
Barrainkua kaleko 5.ean dagoen udal egoitzan zinema aretoa atondu dute. Dolby soinuaz, DVDeta VHS proiektoreez hornitu, eta ehun eserleku egokitu dituzte han, Zinebikluba abian jartzeko. Hala bada, bihartik aurrera ostegunero-ostegunero proiekzioak izango dira areto berrian, 19.30etatik aurrera, doako sarrerarekin. Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailaren ekimenez sortu da programazio egonkor hori. Ekimenak eskaintza alternatiboa ematea du helburu, alegia, areto komertzialetan leku ez duten filmei bide ematea. Film laburrak izango diraZinebikluben berezitasuna. Hasteko, azkeneko Bilboko Film Labur eta Zinema Dokumental Jaialdian proiektatu zituzten lanak iragarri dituzte. Izan ere, behin bakarrik izan dira film horiek gure artean, eta orain ikuslego zabalagoarengana helarazi nahi dituzte. Guztiarekin, gaur egungo zinema eskaintza osatzera dator Zinebikluba, hau da, areto komertzialek, Arte Ederretako Museoko Zinematekak eta berrogeita hamar urteko ibilbidea duen Fas zine-klubaren eskaintza. «Ez dugu ezer ordezkatu nahi, aurkakoa; ikus-entzunezkoen aldeko esfortzuak batu nahi ditugu», azaldu zuen atzo GonzaloOlabarria zinegotziak. Film laburrak eta bere azpi-jeneroak bilduko dituzte Barrainkua kaleko zinema aretoan. «Kontuan izan behar da, gainera, film laburrak egile berrientzako eskola eta ezagutarazteko tresna ere badirela», nabarmendu dute antolatzaileek.
Euskal industriari babesa Gela horretan Bilboko Film Labur eta Zinema Dokumental Jaialdian filmak ez ezik, zinema-eskoletan sortutako lanak, unibertsitateko ikasleek egindakoek edo lan esperimentalek ere erakusteko tokia aurkituko dute Zinebikluben.
Ekoizleak, zuzendariak, aktoreak eta entzulegoa harremanetan jarri nahi ditu ekimen honek. Euskal Herriko ikus-en- tzunezkoen industriarekin zerikusia duten jardunaldi, jaialdi, mintegi, topaketa, hitzaldi edo bestelako ekintzak gauzatzeko ere irekita dago. Guztiarekin, «Zinemazaleentzako eta sektorean murgilduta daudenentzako erreferentzia toki bilakatu nahi dugu», aipatu zuen atzo Ernesto delRío Zinebiko zuzendariak.
«Queremos promocionar la ciudad como decorado»
I.L.
BILBO El director de Zinebi, Ernesto del Río, comentó ayer que el Ayuntamiento de Bilbo baraja distintas actuaciones encaminadas a promocionar esta ciudad como escenario de películas. En esta dirección, está en proceso de formación Bilbao Film Commission, un órgano de carácter municipal, cuya misión sería «la difusión de Bilbo como lugar de rodajes, mostrando lo que ofrece a nivel de decorados, hoteles, ect», explicó. Aunque se han dado ya algunos pasos, Bilbao Film Commission no echará a andar hasta el otoño. La propuesta ha partido del área de Cultura del Ayuntamiento, aunque la comisión abarcará, asimismo, a representantes de las productoras y distribuidoras locales y hoteles, entre otros. Ernesto del Río comentó ayer que el traslado de EITB a la antigua feria de muestras atraerá a otras empresas de este ámbito. «Será el momento idóneo para que el Ayuntamiento dé al sector un impulso definitivo y Bilbao tenga la importancia que se merece como fenómeno cultural», opinó. Zinebiklub se enmarca dentro de este proyecto relacionado con lo audiovisual. Abrirá sus puertas mañana con las películas premiadas en la última edición de Zinebi. Además se ofrecerán ‘‘El Gran Zambini’’, de Legarreta y Pérez, y ‘‘La gallina ciega’’, de Isabel Herguera.
|