GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-01
Talde neonaziek gora egin dute Estatu espainolean
Neonaziei buruzko liburu baten aurkezpenean, talde horiek Estatu espainolean gora egin dutela salatu zuen Tolerantzia Ezaren aurkako Mugimenduak. Urtero 4.000 eraso izaten dira. «Biktima gehienak etorkin marokoarrak dira, eta, gero eta gehiago, kale gorrian bizi direnak (...), instituzioen aldetik inolako babesik ez duen jendea», salatu zuen.

MADRID

Joan den asteburuan Zaragozako futbol-zelaian Etoren aurka egindako oihuak denen ahotan dauden honetan, talde neonazien erasoen biktimak etorkin marokoarrak, eta, «gero eta gehiago» kale gorrian bizi direnak direla gogora ekarri zuen Tolerantzia Ezaren aurkako Mugimenduak.

Antonio Salas kazetariak duela hiru urte idatzi zuen «Diario de un Skin» liburuaren bigarren edizioan eman zituen azalpen horiek mugimenduko presidente Esteban Ibarrak.

Ibarrak Estatu espainolean talde neonaziek nabarmen gora egin dutela ohartarazi zuen. «Autonomia erkidego guztietako 150 udalerritan atzeman ditugu talde horrelako», esan zuen, eta urtero 4.000 eraso inguru izaten direla gaineratu zuen.

«Talde neonaziak, gainera, aldatu egin dira, eta gero eta gazteagoak eta klandestinoagoak dira, eta gero eta antolatuagoak daude», gaineratu zuen.

Internet bidez nazioarteko beste taldeekin harremanak sendotu dituzte, eta, atzeman ez ditzaten, itxura aldatzen dute. Gainera, lehen batik bat mutilak ziren, baina orain neskak ere badira talde horietan.

Biktimek inolako babesik ez

Erasoak pairatzen dituztenek, ostera, ez dutela instituzioen aldetik inolako babesik salatu zuen Ibarrak.

Segurtasuna bermatzeagatik bideo bidez prentsa aurrean parte hartu zuen liburuaren egilea, Salas, bat dator Ibarraren iritziarekin, eta talde neonazien osasun egoera ezin hobea dela esan zuen. Erasoek gora egingo dutela aurreratu zuen, bide batez, «Valentzian, Bartzelonan, Zaragozan edota Andaluzian gertatu den moduan», erasotzaileek ondotxo dakitelako paperik ez duten etorkinek, prostitutek eta txiroek ez dutela komisaldegira joko salaketa jartzera.

Estatu frantsesean bezala, nazioarteko gatazken eta inmigrazioaren hazkundearen hegalean inoiz baino indartsuago berpiztu dira mugimendu naziak Estatu espainolean.

Kameren ezkutuan baina prentsa aurrean egon zen Espainiako Poliziaren arduradun Javier Fernandezek talde neonazien hazkundea onartu zuen.

Tolerantzia Ezaren aurkako Mugimenduak gorroto-krimenei buruzko lege zehatza exijitu zuen, «emakumeen aurkako indarkeriaren aurka egin bezala».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dudas razonables sobre la muerte de Angulo
Jendartea
Geólogos e ingenieros no descartan que exista sismicidad inducida
Jendartea
Gazteei azken agur latza
Jendartea
Reunirán apoyos al derecho a estudiar en euskara
Euskal Herria
Artefacto contra el Instituto Social de la Marina en Mutriku
Euskal Herria
Las diligencias 75/89 reflejan la debilidad de las imputaciones contra los acusados
Ekonomia
El Euribor de febrero sube a 2,914%, la cota más alta desde noviembre de 2002
Ekonomia
La campaña de la anchoa comienza hoy con temor por el futuro de la especie
Mundua
El aumento de la violencia hace dudar a EEUU sobre una reducción de tropas en Irak
Mundua
Talde neonaziek gora egin dute Estatu espainolean
Euskal Herria
El cuerpo de Angulo fue manipulado antes de que lo examinara el forense
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea