GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-01
Kepa PETRALANDA
Gazteei azken agur latza
Iñaki Gallastegi, Gorka Fernandez eta Alain Romeroren hileta-elizkizunak egin zituzten atzo arratsaldez Larrabetzuko Andra Marielizan. Bai eliza, bai Andra Mari kaleabete ziren, joandako igandean istripuz hil ziren hiru gazteei azken agur latza emateko. Gazteen senitartekoen izenean, emandako elkartasuna eskertu zuen apaizak.

Dena itxita, dena isilik, dena geldirik. Hiru gazteen heriotza zela-eta, dolua izan zen nagusi. Larrabetzuk ez du inoiz ezagutu egunotan bizi izan duen samina. Egunean zehar hainbat lagun talde istripua gertatu zen lekura abiatu zen, Goikoelexeako bidera, han lore sortak jartzera eta, beharbada, Iñaki, Alain eta Gorkaren oroimen bizia agertzera. Hileta-elizkizunak hasteko ordu laurden eskasa falta zelarik, herrira itzultzen ari zen handik lagun talde bat.

Une hartan beterik zegoen dagoeneko, bai Andra Mariko eliza, bai izen bereko kalea. Jende gazte-gaztea nagusi zela, negar batean ari ziren asko eta asko.

Han izan ziren Txori Herri ibarreko lagunak, gehienak Txorierri institutuko adiskideak. Institutuko zuzendaritza eta irakasle guztiak ere Larrabetzun izan ziren, ikasle horiek astelehenean ez direla klasera joango burutik kendu ezinean. «Zamudioko zuen kuadrilakoek» irakur zitekeen Hori Bai gaztetxearen paretaren kontra jarritako koroak zuen idazkian. Olarreta Pilota Eskolako kideak ere bertan zirela, Larrabetzuko neska-mutil guztiek edo gehienek behintzat ez zuten galdu nahi izan hildako lagunei eman beharreko azken agurra. Jon Lopategi bertsolaria eta maisua bertaratu zen, eta Athleticeko haurren taldea osorik agertu zen eliza aurrean, denek txandal ofiziala jantzirik.

Athleticek ordezkaritza izugarria izan zuen atzo Iñaki ­taldeko jokalaria zena­, Alain eta Gorkaren oroimenez eginiko ekitaldian. Azken horrek Sondika taldean jokatzen zuen, eta hainbat jolaskide eta arduradun ere han izan zen.

Athleticeko lehendakari Fernando Lamikiz, Jose Angel Iribar, Dani Ruiz Bazán, Guerrero, Murillo, Gurpegi eta Aduriz, besteren artean, han izan ziren. Horiekin batera Andoni Zubizarreta eta bezperan Begoñan hileta-elizkizuna izan zuen Telmo Zarraren alabak ere abiatu ziren Larrabetzura.

«Lapurra bezala gauez. Bere misterioaren aurrean, heriotzak erantzunik gabe uzten gaitu». Horrelaxe deskribatu zuen heriotza apaizak, Larrabetzura joan ziren Txoriherriko hainbat apaizen artean batek. 43 urtean apaiz lanean aritu ondoren, inoiz ez duela halako une txarrik bizi aitortu zuen.

Zerutik baxu pasatzen ziren abioiek edo gurasoekin, eliza ondoan, nekaturik zegoen haur txikiren batek soilik apurtu zuten isiltasuna. Apaizek esaten zutena kalean entzuten zen megafoniaz, eta apaizek eredugarritzat jo zuten Larrabetzuko herritarrek eta inguruetakoek lehen unetik emandako sostengua. Bukatzeko, gainera, gazteen senitartekoen izenean, eskertu egin zuten emandako elkartasuna eta dolua.

Une latzena, agian, Iñaki eta Alainen gorputzak eta Gorkaren errautsak elizatik atera zirenean iritsi zen. Larrabetzuko hilerrira abiatu zen jende andana, eta beste asko, bitartean, plazan gelditu ziren. Orduan, berriro ere, gazteek izan zuten protagonismoa, hildako lagunei aurreskua eskaini baitzieten, eta loreak eta koroak utzi. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dudas razonables sobre la muerte de Angulo
Jendartea
Geólogos e ingenieros no descartan que exista sismicidad inducida
Jendartea
Gazteei azken agur latza
Jendartea
Reunirán apoyos al derecho a estudiar en euskara
Euskal Herria
Artefacto contra el Instituto Social de la Marina en Mutriku
Euskal Herria
Las diligencias 75/89 reflejan la debilidad de las imputaciones contra los acusados
Ekonomia
El Euribor de febrero sube a 2,914%, la cota más alta desde noviembre de 2002
Ekonomia
La campaña de la anchoa comienza hoy con temor por el futuro de la especie
Mundua
El aumento de la violencia hace dudar a EEUU sobre una reducción de tropas en Irak
Mundua
Talde neonaziek gora egin dute Estatu espainolean
Euskal Herria
El cuerpo de Angulo fue manipulado antes de que lo examinara el forense
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea