Titinek gozatu du gehien Tolosako Inauterietan
·Bikain baliatu zuen Abel Barriolak atzean erakutsitako nagusitasun ikaragarria
TITIN III - BARRIOLA 22 XALA - GOÑI III
7
Pilotakadak: 438. Iraupena: 43 minutu eta 43 segundo.
Benetako Iraupena: 22 minutu eta 37 segundo. Markagailua: 1-0, 1-2, 10-2, 10-3,
13-3, 13-4, 14-4, 14-5, 15-5, 15-6, 17-6, 17-7 eta 22-7. Sakeak: 2 Titinek eta
batere ez Xalak. Tantoak: 11 Titinek, 3 Barriolak eta 2 Xalak. Hutsak: 3
Titinek, 2 Barriolak, 5 Xalak eta 3 Goñik. Gertaerak: Tolosako Inauterietako
bigarren jaialdia. Sarrera ona Beotibar pilotalekuan. Hirugarren partida
erremontekoa izan zen.
DONOSTIA
Titinek eta Barriolak aitzakiarik gabeko garaipena lortu zuten atzo Beotibarreko partida nagusian Xala eta Fernando Goñiren aurka. Tricioko aurrelariak bereak eta bi egin zituen aurreko koadroetan, eta Abel Barriolak, berriz, sekulako sasoia erakutsi zuen.Horixe izan zen, zalantzarik gabe, jaialdiak utzi zuen berririk pozgarriena: Leitzako atzelaria Buruz Buruko Txapelketaren atarian bete-betean dagoela, eta eskuinez nahiz ezkerrez pilota ikaragarri astintzen duela. 10 eta 2koan bi pilotakada ikusgarri jo zituen, pilota ezker paretara noiznahi hurbildu, eta 19 eta 7koa da horren adibide garbiena. Titin ere bere saltsan aritu zen. Festetako jaialdietan ez dago hura bezalakorik azken urteetan, eta atzo, berriz ere, zaleen txaloak gogotik irabazi zituen. Airez bikain amaitu zuen jokaldia 6 egin zituen airez eta dejadarekin ere asmatu zuen bi edo hiru alditan. Horiei sakez egindako biak gehituz gero, partida biribila sinatu zuela esan daiteke. Dema bi partzialetan laburbil daiteke. Aurrenekoarekin 1-2kotik 10-2kora joan ziren gorriak zuzen-zuzenean, eta bigarrenarekin itxi zuten partida, 16-7kotik 22-7kora joanda. Hasieran eta erdialdean soilik ikusi zen tanto borrokaturen bat, baina Titin eta Barriolak beti agintzen amaitu zuten.
Burua altxa ezinik
Oso bestelako norgehiagoka izan zen Xala eta Goñirena. Fernandok erdipurdi ekin zion lehiari, baina tantoak igaro ahala, bere onera etorri zen. Xalarena, ordea, larritzen hasteko modukoa da. Binakako benetan kaxkarra egin eta gero, atzo ere oso hotz eta gaizki aritu zen. Txapeldun izandako aurrelari bat horrela ikustea penagarri samarra ere bada, tarteka bere abilezia erakusten baitu. Atzo argi galdutakoak 5 edo 6 izan zituen, baina emandako irudia ez zen batere ona izan.
Larralde eta Arizmendi bigarren
mailako finalera
Larralde eta Arizmendik jokatuko dute Bigarren Mailako Binakako Txapelketaren final nagusia Asegarceko bikote irabazlearen aurka, atzo Tolosan Aspeko adarrean nagusitu eta gero. 22 eta 20 menderatu zituzten Apezetxea eta Auxkin, gorabehera asko izan zituen lehia batean. Lehen erdian, Apezetxea gaztea eta Auxkin gehiago izan ziren Beotibarreko kantxa gainean. Auxkin oso seguru aritu zen eta Goizuetako aurrelari debutatu berriak maisuki amaitzen zuen tantoa. Ondorioz, 8 eta 16 aurreratzea lortu zuten. Baina gauzak zer izaten diren, bigarren erdian Auxkin behera etorri zen eta Larraldek hartu zuen norgehiagokaren pisua. Lesakarrak sei tanto egin zituen sakez eta beste zazpi jokoan, nahiz eta huts dezente ere egin zituen. Amaieran laurak urduri antzean somatu genituen, baina gorriek lortu zuten finalerako txartela. Asegarcerko adarrari dagokionez, Mendizabal I-Eskudero, Saralegi-Urrizelki, Arretxe II-Begino eta Retegi Bi-Mendizabal finalerdietarako sailkatu dira.
Apuntes
Comienzan las previas del
Manomanista
Las eliminatorias previas del Campeonato Manomanista por parte de Aspe arrancarán este mismo fin de semana. Xabier Urberuaga y Aritz Laskurain se enfrentarán este viernes en Zaldibar, y el ganador deberá medir sus fuerzas con Galarza VI en busca de un puesto en la fase final. El Abierto de Araba se estrena este viernes
El duelo de dieciseisavos Larraia / Bengoetxea VII y los de octavos Ariznabarreta / Elola, Mikel / Urdaniz, Alustiza / Amarika y Armendariz / Gorriti abren el fuego este fin de semana.
|