Beste okupazio bat Gasteizko Alde Zaharrean
GASTEIZ
Gasteizko Aiztogile kaleko 99. zenbakiko baxuan dagoen lokalaren okupazioaren berri eman zuen atzo Hemen eta Munduan taldeak, Okupazioaren aldeko Asanbladaren eta Gasteiz Txiki auzo elkartearen babesarekin.Alde Zaharreko auzokideak, langileak eta erabiltzaileak diren aldetik, auzoan gauzatu nahi dituzten egitasmoekin arduratuta agertu ziren. PERI izeneko proiektuaren barruan dauden eta «enpresa eta turismo interesak laguntzea» helburu duten ekimenez ari ziren. Santa Maria Katedrala Funda- zioa osatzen duten erakundeen jarrera gaitzetsi zuten. Gasteizko Udalarena, Arabako Aldundiarena eta Apezpikutzarena, hain zuzen. Proiektuak hangoen borondatearen aurka garatuko dituztela azaldu dute. Auzoaren gabeziak aintzat hartuta, lokala «askatzea» erabaki du taldeak, eremu «irekia eta anitza» bihurtzeko.
|