Lurzoruaren Legea salatzeko deia egin du Batasunak
GASTEIZ
Lurzoruaren Legeari aurkezturiko osoko emendakinak eztabaidatuko dituztela aintzat hartuta, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean gaur eguerdian egingo den elkarretaratzera hurbiltzeko deia egin du Batasunak. Auzi horren inguruan hirukoak PSErekin lorturiko akordioa apurtzeko eskatu dio Lakuako Gobernuko Etxebizitza sailburu Javier Madrazori. «Izan ere, EAJk PSErekin lortutakoa baino ez baita, betiere bi alderdi horien negozioa asmoak babesteko, eta, beraz, ez du balio etxebizitzaren egungo arazoa konpontzeko», adierazi du. Batasunaren aburuz, Madrazok ematen duen itxura «tamalgarria» da. Hori dela-eta, «ausarta» izateko eskatu dio, eta «duintasun eta zintzotasun apur bat geratzen bazaio», Lurzoruaren Legearekin aurrera ez egiteko eta herritarrei entzuteko.
|