GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-01
Bielsako inauteriekin batera girotu ziren Altsasuko kaleak
Mende laurden igaro da Altsasuko inauteriak berreskuratu zituztenetik, eta, aurtengo jaiak berezi egiteko xedez, Aragoiko Bielsa herriarekin senidetza jaialdia ospatu zuten. Bi herri horietako inauteriek antzekotasunak gordetzen dituzte, eta, beraz, atzo biek batera ospatu zituzten Altsasuko jaiak. Horrez gain, akelarrea egin zuten lehen aldiz.

ALTSASU

Bielsako inauteriak Altsasukoekin batera ospatu zituzten atzo Nafarroako sakaneko herrian. Altsasuarrek orain hogeita bost urte berreskuratu zuten inauteriak ospatzeko ohitura eta, jaiari indar berezia emateko ahalegina eginez, Bielsako herritarrak gonbidatu zituzten. Bertan ikusi ahal izan zenez, bi herrietako jaiek antzekotasunak dituzte, jantziei eta ospakizuneko pertsonaiei dagokienean.

Gauzak horrela, senidetze gisara aurkeztu zuten atzoko ospakizuna, eta goiz-goizetik ikusi ahal izan ziren mozorroak Altsasuko kaleetan. Bazkalordua iristerako denak bildu eta herri bazkaria egin zuten 200 pertsona inguruk. Bazkalostearekin batera hasi zen giroa berotzen eta, arratsaldea iristerako, ospakizunean murgildurik zeuden Altsasura hurbildu zirenak.

Juan Tranposoren «berpiztea»

Herritarrek aipatu zutenaren arabera, aurten «desagertzear» zegoen Juan Tranposoren berreskuratzea gertatu da. Zehaztu zutenez, pertsonaia lastoz beteriko zakuz dago osatua, eta bere barnean doan pertsonarentzat ez da erraza izaten oreka gordetzea; etengabe lurrera jausi eta ingurukoen laguntzaz zutitu behar izaten du.

Juan Tranposoz gain, Momotxorroek, Lamiek, Maskaritek, Matxingaiztoek, Sorginek eta beste hainbat pertsonaiak hartu zituzten Altsasuko kaleak, betiere Akerraren gidaritzapean. Urtero egiten duten ezkontza ekitaldiak ere jende ugari erakarri zuen, apaiz, senargai, andregai eta guzti izaten baititu.

Hogeita bosgarren urteurreneko ekitaldiekin jarraitzeko, iluntze partean Akelarrea antolatu zuten ekitaldi berezi modura eta, horren ostean, konpartsa guztiak herriko enparantzara iritsi eta Momorrotxoek zortzikoa dantzatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dudas razonables sobre la muerte de Angulo
Jendartea
Geólogos e ingenieros no descartan que exista sismicidad inducida
Jendartea
Gazteei azken agur latza
Jendartea
Reunirán apoyos al derecho a estudiar en euskara
Euskal Herria
Artefacto contra el Instituto Social de la Marina en Mutriku
Euskal Herria
Las diligencias 75/89 reflejan la debilidad de las imputaciones contra los acusados
Ekonomia
El Euribor de febrero sube a 2,914%, la cota más alta desde noviembre de 2002
Ekonomia
La campaña de la anchoa comienza hoy con temor por el futuro de la especie
Mundua
El aumento de la violencia hace dudar a EEUU sobre una reducción de tropas en Irak
Mundua
Talde neonaziek gora egin dute Estatu espainolean
Euskal Herria
El cuerpo de Angulo fue manipulado antes de que lo examinara el forense
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea