Beste bi bankari atxilotuak eta sei askatuak
BAIONA
Kokaina trafikoarekin irabazitako dirua zuritzeagatik astelehenean atxilotu zituzten hamabi bankarietatik sei askatu zituzten atzo arratsean. Atzo beste bi bankari ere atxilotu zituzten eta Baionako komisaldegira eraman. Bata Société Généraleko langilea da eta bestea Inchauspe bankukoa. Atxilotuak jarraitzen duten sei bankariak ostegunera arte bederen jarraituko dute komisaldegian. Bi Inchauspe bankukoak, beste bi Société Généralekoak eta azken biak Crédit Agricoleko langileak dira.Bankariak legez derrigortuak daude adierazpenak egitera; diru kopuru handi baten jatorria ezin azaldu daitekeelako susmoa dute. Atxilotuak izan ziren banku langileek eman zituzten azalpenen artean, gutxi gorabehera nahitaezkoa izan den laxapena eta arduragabekeria zeuden.
|