GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-01
Beste euskal preso politiko bat hilik espetxean
«Zenbat hildako gehiago espetxe politika aldatzeko?»
Batasunak gogor salatu zituen Igor Angulo preso politiko santurtziarraren heriotzaren gaineko argi-ilunak, bai eta bere inguruan hainbat eragilek izandako jarrera ere. PSOEren egoitzen aurrean elkarretaratzeak deitu ditu bihar 20.00etan, presoen egoera «bere onura politikorako» baliatzen duelako.

DONOSTIA

Batasuneko mahaikide Pernando Barrenak, Joseba Alvarezekin eta Juan Joxe Petrikorenarekin batera, Igor Angulo preso santurtziarraren heriotzaren gaineko gertakariak argitzeko eskatu zuen atzo, haren lagunei eta sendiari doluminak agertu ostean: «Egia nahi dugu».

«Batasunekook askotan esan izan dugu ez genekiela zein zen PSOEren eskema politikoa gatazkaren konponbidearen norabidean. Zoritxarrez, pixkanaka erakusten ari dira PSOEren agendan lehen mailan dagoela euskal presoen afera. Haien eskeman, Igor Anguloren kasuan argi geratu den bezala, lehen mailan dago euskal presoak erabili beharra, bahitu modura, onurak lortzeko», salatu zuen mahaikideak.

Are gehiago, azkeneko hilabeteetan kartzeletako egoera «izugarri» gogortu dela salatu zuen Barrenak, eta horrek adierazten duela hori horrela izateko agindu politiko zehatzak daudela atzean. Hauxe gaineratu zuen: «Igor Anguloren heriotzak argitu du PSOEk espetxe politikan, ireki daitekeen fase politikoan, bere postura politikoa ahalik eta indartsuen gordetzeko asmoa duela».

Igor Anguloren heriotzaren gaineko gertakariak «oso ilun» azaltzen direla, eta «kontrajarriak» diren datuak agertzen ari direla nabarmendu zuen Batasuneko ordezkariak, eta hauxe gehitu zuen: «Egia jakin bitartean ez dugu inondik inora onartuko bertsio ofiziala».

Ostegunean PSOEren egoitzetan

Kritika politikoari begira, Barrena gogor mintzatu zen Donostiako agerraldian, azken aste hautan «mila egun hildakorik gabe daramatzagula-eta» egindako adierazpenen kontura. «Mila egun hildakorik gabe? Hori non? Zeren eta, argi eta garbi, hori gezur borobila da», agertu zuen.

«Horren memoria txarra duten guztiei gogorarazi nahi genieke azken mila egunetan Igor Anguloz gain, herri honetan espetxe politikaren ondorioz Leo Esteban, Oihane Errazkin, Jose Angel Altzuguren, Karmele Solaguren, Sara Fernandez, Argi Iturralde, Iñaki Balerdi, Angel Berrueta eta Kontxi Sanchiz hil direla. Horiek ez dira kontuan izateko hildakoak!», bota zuen. Horiek «errealitateari huts egiten dioten diskurtso hipokritak» direla esan zuen.

Birritan nabarmendu zuen Barrenak euskal preso politikoen egoera gogortu dela azkenaldian, eta giza ikuspegitik «guztiz jasan ezina» dela. Jarraian hauxe galdegin zion PSOEri: «Noiz arte jarraituko da aplikatzen presoaren heriotza helburu duen espetxe politika anikilatzailea? Zenbat hildako, zenbat preso gehiago agertu behar da hilik, PSOEk espetxe politika alda dezan?».

Euskal eragile eta alderdiei dei egin zien Batasunak «espetxe politika horren kontra» konpromiso «garbiak» hartzeko. «Dagoeneko ez du balio beste alde batera begiratzeak», adierazi zuen. Era berean, «diskurtso orekatua egitera dedikatu diren batzuei» ere zuzendu zitzaien Barrena. «Batzuek parekatu egin dute Igor Anguloren bizitza epaitegi batean izandako kalte materialekin, edota pintura gorri famatuarekin. Eta hori higuingarria da», gaineratu zuen Barrenak, eta horrek diskurtso hori darabiltenen «itxura etiko, moral eta politikoa» agertu duela gehitu zuen.

Azkenik, Igor Anguloren heriotza salatzearren elkarre- taratzeak deitu ditu Batasunak, bihar, osteguna, 20.00etan PSOE alderdiak Euskal Herrian dituen egoitza guztien aurrean.

Proposamena Lakuan

Bestalde, Gasteizko Legebiltzarreko Ezker Abertzalea taldeak legez besteko proposamena aurkeztu zuen atzo, preso politiko santurtziarraren heriotzagatik. «Euskal preso politikoen aurka erabiltzen duten dis- pertsio politikari» buruzko proposamena aurkeztu zuten, «premiaz eztabaidatzekoa», Lakuako Giza Eskubideen eta Herritarren eskaeren Batzordean.

Bertan,sakabanaketa politikaren sorburuak, helburuak eta egungo egoera azaltzeaz beste, bost puntu jaso dituzte, eztabaidatu eta onartzeko. Lehenengoan, Igor Anguloren sendiari doluminak adierazten dizkio. «Euskal preso politikoen aurka Estatuak erabiltzen duen dispertsio politika» ere salatzen du, bai eta Lakuak dispertsioaren aurka egindakoadierazpenak berretsi ere.

Estatu frantses eta espainoleko Espetxe Administrazioei ere zuzentzen zaie aurkeztu idatzia, «sakabanaketa politika bertan behera» uzteko eskatuz. Azkenik, «Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordearen baitan euskal presoei buruz hartutako erabakien jarraipena egingo duen komisioa» eratzea aipatzen du.

Beste alde batetik, Segi gazte erakundeak geldialdiak antolatu ditu ostiral goizean, Igor Anguloren heriotza salatzeko, eta larunbatean, berriz, Santurtzira joateko deia egin dio euskal gazteriari.



Lakua: «No responsabilizamos a la actual política carcelaria, pero exigimos el fin de la dispersión»
GARA

GASTEIZ

La portavoz del Gobier-no de Lakua, Miren Az-karate, señaló ayer que el tripartito «no responsabiliza a la actual política penitenciaria» de la muerte del prisionero político vasco Igor Angulo en la cárcel española de Cuenca, aunque subrayó que «sí reclama, una vez más, el fin de la política de dispersión y exige que la política penitenciaria vuelva a ser conforme a lo establecido en el ordenamiento jurídico».

Reclamó al Gobierno español que su actuación en materia penitenciaria sea «conducente a la reinserción», a la vez que pidió que respete «escrupulosamente» los derechos de los presos.

La dispersión, obstáculo

La portavoz de Lakua añadió que «es obligación del tripartiro decir que la actual política penitenciaria con los presos de ETA incumple los derechos más básicos de las personas privadas de libertad». Además, consideró que «la muerte de un preso en su celda no puede considerarse como un síntoma positivo». Azkarate criticó también la intentona del representante de Justicia y Dignidad Daniel Portero de brindar por la muerte de Angulo.

EA, por su parte, además de solidarizarse con la familia del prisionero santurtziarra fallecido, exigió a «Instituciones Penitenciarias la apertura de una investigación» para el esclarecimiento del fallecimiento. A su vez, hizo un llamamiento al Gobierno español «para que actúe con responsabilidad» y consideró que «es obligación de Rodríguez Zapatero impulsar una política penitenciaria que no busque la venganza». Exigió el fin de la dispersión porque, a su entender, es «un gran obstáculo para la resolución del conflicto» que vive Euskal Herria.

La formación Batzarre también denunció la muerte del prisionero político. Expuso la necesidad de «poner todos los medios» para esclarecer el suceso y denunció la política de dispersión.

Ikasketekin zuen ilusioa baieztatu dute EHUko lau irakaslek

Igor Angulo EHUko Lan Harremanetarako Eskolan matrikulatuta egon zen 1999-2000 eta 2002-2003 ikasturteetan. Horixe adierazi zuten Mikel de la Fuentek, Isabel Otxoak, Iñaki Larrañagak eta Madalen Goiriak, tarte horretan Igor Anguloren tutore izandakoek. «Gaizki hasi zen; gai gutxitara aurkeztu zen, eta batzuk ez zituen gainditu ­batzuek aipatutako faborezko tratua ez dela betetzen adierazten duen zantzua­, baina pixkanaka hobetuz joan zen. Ikasketekin geroz eta ilusionatuago zegoela froga dezakegu. Aukera hori galarazteak asko erresumindu zuen, idatziz esan zigun bezala. Publiko egin nahi dugu euskal presoei oinarrizko eskubide bat ukatzeak dakarren zigor gehitzea». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Dudas razonables sobre la muerte de Angulo
Jendartea
Geólogos e ingenieros no descartan que exista sismicidad inducida
Jendartea
Gazteei azken agur latza
Jendartea
Reunirán apoyos al derecho a estudiar en euskara
Euskal Herria
Artefacto contra el Instituto Social de la Marina en Mutriku
Euskal Herria
Las diligencias 75/89 reflejan la debilidad de las imputaciones contra los acusados
Ekonomia
El Euribor de febrero sube a 2,914%, la cota más alta desde noviembre de 2002
Ekonomia
La campaña de la anchoa comienza hoy con temor por el futuro de la especie
Mundua
El aumento de la violencia hace dudar a EEUU sobre una reducción de tropas en Irak
Mundua
Talde neonaziek gora egin dute Estatu espainolean
Euskal Herria
El cuerpo de Angulo fue manipulado antes de que lo examinara el forense
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea