GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-03
Iker GOENAGA | Trikitilaria
«‘Amorrua’ ez da disko tekno bat, baina baditu kutsu batzuk»
Iker Goenagak hirugarren diskoa kaleratu du Elkar argitaletxearekin. «Amorrua» du izenburu, eta 14 kanta ditu lagun arteko giroan sorturiko lanak. Angel Unzu aritu da ekoizle artistiko lanetan, teknologia berriei bide eman dien CD honetan.

Iker Goenagak Elkarren estudioan sartuta esan zion agur 2005. urteari, eta disko berria eskuan zuela agertu zen atzo Bilbon. ‘‘Amorrua’’ du izenburu zizurkildarraren hirugarren lanak.

Urtebete da disko berria buruan zutela lanean jarri zirela taldekideak. Oraingoan ekoizle artistiko baten laguntza izatea proposatu zieten. «Guk talde bezala funtzionatzen dugu, taldekide bakoitzak bere ekarria egiten du, baina azkenean zirkulu bat bezala osatzen da boston artean. Orduan, ondo dago kanpoko norbait etortzea eta zirkulu hori etetea. Alde horretatik laguntza ikaragarria izan daAngel Unzurena», azaldu dio Goenagak GARAri.

Iker Goenagak (soinu txikia, ahotsa eta panderoa) Beñat Barandiaran (gitarra akustikoa) Iban Gurrutxaga (gitarra elektrikoa) eta Mikel Atxega (baxu elektrikoa) izan ditu bandakide berriz ere disko honetarako. Aurrekoan, ‘‘Txikitxuterik’’ (2003), Josu Gabellanos aritu zen perkusioan. Hura Kubara joan zen, eta hark utzitako hutsunea betetzera etorri da IñigoEgia. «Seigarren kidea ordenagailua litzateke», esan du trikitilariak. «Izan ere, disko honetan medio modernoagoak erabiltzen saiatu gara nahi genituen emaitzak lortzeko. Ez da disko tekno bat, baina baditu kutsu batzuk, kolore batzuk».

Lengoaia berrizaleen erabilerarekin, baina funtsean disko folk bat da, eta trikitia da protagonista nagusia. «Nik tradiziotik jaso dut trikitia, baina niretzako oso zaila da tradizio hori imitatzea. Beti saiatzen naiz musika gaurkotuagoa egiten; jaio naizen unean jaiotzea egokitu zait, une hau bizitzea, eta munduan dagoen musika hau da. Hasieratik planteatu genuen sampler batzuk sartzea, kolore batzuk ematea, eta halaxe izan da».

Alaitz Telletxea eta Mikel Markezen ahotsak entzuten dira ‘‘Amorrua’’n. Xabier Zeberio (biolina eta nycklharpa) eta JosuSalbideren (alboka, xirula, flageoleta) izenak ere ageri dira. «Kantuei zer etekin atera ari ginela, ikusi genuen batzuek une batean biolina trikitiarekin nahastea eskatzen zutela edo alde jakin batzuetan alboka sartzea, indarra emateko».

Hitzak Iker Goenagarenak, Gartxot Unsainenak, Koldo Izagirrerenak eta Joseba Sarrionandiarenak dira. Zuberoako herri kantu bat ere bada. Hizkirik gabeko piezak ere badira, noski. Beti oso modu naturalean kantu instrumentalak jo izan ditu trikitilariak. «Umetatik tradizio hori jasotzen duzunean, kantu instrumentalak egitea oso normala da. Testuak ere idazten ditut, baina zerbait helarazi nahi dudanean, musikarekin komunikatzen naiz hobe hizkiekin baino».

Zergatik ‘‘Amorrua’’ izenbururako? Ikerrek dio urteak ez direla alferrik igarotzen, eta hirugarren diskoa grabatzerakoan dena dela, printzipioz, ezagunagoa eta teorian errazagoa. «Estudioko lana badakizu zer den. Badakizu azal bat egin behar zaiola diskoari, kontrazal bat, koordinatu behar dituzula musikariak... Nik uste inoiz baino arduratuago izan naizela, eta, aldi berean, grabazioa oso intentsoa izan da. Zerbait hain gogo handiarekin egiten denean Zizurkil aldean amorru handiarekin eginda dagoela esaten diogu». Hortik bada izenburua.

Donostian izango dute jendaurrean lehenengo agerpena, Lugaritzen, martxoaren 17an.Apirilean Getxora eta Tolosara doaz. Diskoa kalean, furgoneta abiarazi du Iker Goenagak Euskal Herria zeharkatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los abortos voluntarios se incrementan en Nafarroa
Euskal Herria
«Todos deben saber que lo han matado»
Euskal Herria
Balza se escuda en la ley para defender el mantenimiento de la incomunicación
Euskal Herria
Ibarretxe ve que con Montenegro la UE valida el derecho de autodeterminación
Ekonomia
El BCE no ha decidido aún futuras subidas de los tipos tras elevarlos hasta el 2,5%
Mundua
Katrinaren auzian ere gezurra esan zuen Bushek
Mundua
ELN no hará ataques el día de las elecciones al Parlamento
Kultura
Tartalok Barandiaranen etxean aurkitu du aterpe
Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena revisar las condenas de unos 180 presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea