WASHINGTON
George W. Bushen gezurrak agerian gelditu dira berriro ere. Katrina urakanak Mexikoko Golkoan hondamendia sortu eta egun batzuetara esan zuen inork ezin zuela aurretik jakin ekaitzek New Orleans hiriko dikeak apur zitzaketenik. Associated Press albiste-agentziak atzo plazaratu zuen irudi eta elkarrizketen transkripzio sortak, ostera, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) presidentearen hitzak baliogabetzen ditu. Irudiak iazko abuztuaren 25 eta 31 bitartean grabatutakoak dira. Katrina 29an iritsi zen Louisiana estatura. Hori gertatu eta egun batzuk lehenago, beraz, AEBetako Larrialdietako Departamentuko adituek Bush presidenteari behin eta berriro ohartarazi zioten urakanak egundoko hondamendia eragiteko arriskua zegoela.
Urakanen Zentro Nazionaleko buruzagi batek jakinarazi zuen Katrinak zekartzan haizeteek eta ekaitzek New Orleanseko dikeak apur zitzaketela. Etxe Zuriko goi kargu Joe Haginek eta Louisianako gobernadore Kathleen Blancok ere aukera hori aipatu zuten.
Superdome estadioaz kezka
Bestalde, Larrialdiak Kudeatzeko Agentzia Federaleko (FEMA) orduko buruak, Michael Brownek, hondamendiari aurre egiteko gaitasuna izango zuten zalantzan jarri zuen. Ekaitza «oso handia» eta «oso larria» izango zela esan zuen. «Ahal adina baliabide eskuratu beharko dugu, eskualdekoak ez ezik, nazio osokoak ere, ezbehar horri erantzuteko», proposatu zuen Brownek.
Hondamendia izan ondoren, New Orleanseko milaka biztanleren aterpetxe bihurtu zuten Superdome estadio erraldoiaren gainean ere kezka azaldu zuten adituek. Gertatu zen legez, teilatua eror zitekeela adierazi zuten. Horrekin batera, Brownek nabarmendu zuen, milaka hiritar estadio horretan sartuz gero, ezingo zituztela denak behar bezala zaindu.Adituen eta goi agintarien kezkak entzun ostean, Bushek ez zuen inolako galderarik egin eta honakoa esan zuen: «Zeharo prestatuta gaude».
Urakana AEBetako kostaldera hurbiltzen ari zela, larrialdietako arduradunek Etxe Zuriko agintariekin bilerak egin zituzten egoeraren berri emateko. Harremanak Bushekin bideokonferentziaz egin zituzten, presidentea Texasen duen rantxoan oporretan zegoelako.
GARA
WASHINGTON
El huracán Katrina llegó a las costas de Estados Unidos el 29 de agosto de 2005 y dejó su huella en tres estados del Golfo de México. Mississippi y Alabama sufrieron graves consecuencias, pero la que peor parada salió fue Nueva Orleans (estado de Louisiana). Gran parte de esa ciudad está construida bajo el nivel del mar y, cuando los fuertes vientos destrozaron los diques de contención, las aguas del lago Pontchartrain arrasaran miles de viviendas. Katrina dejó bajo el agua el 80% de Nueva Orleans y causó un total de 1.300 muertes, la mayoría habitantes de la ciudad del jazz.
Gran parte de la responsabilidad de la tragedia se la achacaron al Gobierno federal, por su lenta e insuficiente respuesta.
El propio Congreso señaló el mes pasado que el Gobierno no estaba preparado para la catástrofe, y que si el presidente hubiese acelerado su intervención se podían haber minimizado los devastadores efectos.