GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-03
Igandean hasiko da Etxarrin Nafarroako Bertso Txapelketa
Bertso Ligatik sartu diren zazpi bertsolarik eta iazko txapelketatik sartu diren beste hamaikak osatuko dute igandean Etxarrin hasi eta apirilaren 1ean Elizondon bukatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren partaideen zerrenda. Txapelaren bila saiatuko den taldean Xabier Silveira nabarmentzen da.

IRUÑEA

Igande honetan hasi eta hiru finalaurre jokatuko ditu Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 28. edizioak apirilaren 1ean Elizondon jokatuko den finalerako sailkapena erabakitzeko. Final horretan hiru saioetako irabazleek eta punturik gehien biltzen dituzten beste bost bertsolarik kantatuko dute.

Txapelketari buruzko xehetasunei buruz mintzatu zen atzo prentsaren aurrean Joxema Leitza, Nafarroako Bertsozale Elkarteko arduraduna. «Guztira, 18 bertsolarik hartuko dute parte. Aurtengo Bertso Ligan hamabi bertsolarik hartu dute parte, eta horietatik zazpi sailkatu dira txapelketarako; iazko txapelketatik beste hamaika sartu dira. Hiru finalaurre jokatuko dira segidan, lehena datorren igandean Etxarri Aranatzen, eta ondoko beste biak larunbatetan Leitzan eta Atarrabian. Horietatik hiru irabazleak eta sailkapenaren araberako lehen bostak sartuko dira Elizondon apirilaren 1ean jokatuko den finalean», esan zuen.

Txapeldunak ere, Xabier Silveirak, saio guztiak jokatu beharko ditu. Hemezortziko zerrenda horretan Bertso Ligatik sartu direnak dira bertsozale askori ezezagun egingo zaizkionak.

Igandean Etxarri Aranatzen, arratsaldeko bostetan hasita, Estitxu Arotzena, Juan Mari Lopez, Erika Lagoma, Joseba Beltza, Julio Soto eta Oskar Estanga izango dira lanean herriko kultur etxean. Leitzan, hilaren 11n, Julen Zelaieta, Etxabe, Bittor Elizagoien, Miel Mari Elosegi, Diego Riaño eta Oier Lakuntza izango dira lanean herriko zinema aretoan 18.30ean hasita. Eta Atarrabian, hilaren 18an, 18.30ean, Xabier Silveira, Jon Barberena, Iñigo Ibarra, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman eta Jon Elizetxe. Apirilaren 1ean Lur dantzalekuan jokatuko dute, azkenik, finala, 18.30ean. «1998an jokatu zen Elizondon azken aldiz finala, eta Baztan osoan finalik antolatu gabe geundenez gero, finala bertan egitea erabaki genuen», esan zuen Leitzak.

Jon Abril, Mikel Bujanda, Saioa Mitxelena, Gaizka Sarasola eta Joxe Urroz izango dira epaile. Gai-jartzaile Alaitz Rekondo, Josu Etxanobe, Manu Legarra eta Nerea Bruño aritu dira eta Alaitz Rekondok aurkeztuko ditu saio guztiak.



Silveira, hirugarrenaren atzetik
J.A.

DONOSTIA

Aurtengo Bertso Ligan lehen aldiz parte hartu duten bost bertsolari aritu dira kantuan, eta bostak bakoitza eskualde batekoa da: Xabi Salbador barañaindarra da, Ekaitz Astiz Iraizozkoa, Iker Iriarte Astizkoa, Mizel Mateo bidarraitarra eta Iñaki Aleman iruritarra. Bost horietatik batek lortu du txapelketan sartzea: Iñaki Alemanek.

Iñaki Aleman gazteaz gainera, Iñigo Olaetxea arituko da txapelketan urte batzuetako atsedenaldiaren ondoren. Bi horiek betetako aulkiak Xabier Legarretak eta Eneko Lazkozek utzi dituzte. Txapelari begira jarri eta Xabier Silveira agertzen da faboritoen artean, azken biak berak irabazi baititu.

Dudarik gabe azkenaldian ikastetxeetan egin den lanaren emaitzak biltzen ari direla Nafarroan ere. Aurten, esaterako, 39 ikastetxetan ari da Bertsozale Elkartea eskolak ematen. Ikastorduz kanpo, berriz, 22 bertso eskola daude Nafarroan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los abortos voluntarios se incrementan en Nafarroa
Euskal Herria
«Todos deben saber que lo han matado»
Euskal Herria
Balza se escuda en la ley para defender el mantenimiento de la incomunicación
Euskal Herria
Ibarretxe ve que con Montenegro la UE valida el derecho de autodeterminación
Ekonomia
El BCE no ha decidido aún futuras subidas de los tipos tras elevarlos hasta el 2,5%
Mundua
Katrinaren auzian ere gezurra esan zuen Bushek
Mundua
ELN no hará ataques el día de las elecciones al Parlamento
Kultura
Tartalok Barandiaranen etxean aurkitu du aterpe
Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena revisar las condenas de unos 180 presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea