GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-03
Greba «lehertu» nahi dutela salatu dute Irungo garbitzaileek
·Gasteizko Gobernuak finkatutako zerbitzu minimoak «gehiegizkoak» direla esan dute

ELA, LAB eta ESK sindikatuek babestutako Irungo garbitzaileen grebak 43 egun bete zituen atzo. Grebalariek Lakua kritikatu zuten, Lan Sailak ezarritako zerbitzu minimoek greba «lehertzeko» xedea dutelakoan. Salaketak salaketa, gatazka elkarrizketarekin soilik konponduko dela berretsi zuten langileek.

IRUN

Greban 43 egun bete dituzten Irungo garbitzaileek Gasteizko Gobernuko Lan sailburu Joseba Azkarragaren jarrera gogor salatu zuten atzo. Hain zuzen ere, Lakuak finkatutako zerbitzu minimoak «gehiegizkoak» direla jakinarazi ostean, Azkarragak greba «lehertu» nahi duela nabarmendu zuten azpikontrata- tuta dauden langileek.

Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Presidentzia zinegotzi Javier Cia ere kritikatu zituzten, Udalaren egoitzen garbitzaileen ustean, Gasteizko Gobernua presionatu baitute erakunde horrek «lan zikina» egin dezan. «Zerbitzu minimoen ordez langileen aurkako bilatze eta harrapatze agindua ezarri dute», adierazi zuten garbitzaileek, eta Azkarraga «erositako epailea» besterik ez dela nabarmendu zuten.

Azken egunetan Udalak ezagutarazitako zenbait informazio gezurtatu zituzten garbitzaileek. Hala, Udalak hilabetean mila euro irabazten dituztela adierazi zuela gogorarazi ondoren, greban diren langileek gehienez 788 euroko soldata dutela ziurtatu zuten. «Soldata hau 58 langileetatik seik bakarrik jasotzen dute, hau da, jardunaldi osoa eta mugatu gabeko lan hitzarmena dutenek. Gainerakoen artean, gehienak langabeziara pasatzen dira udan; beste batzuek, mugatu gabeko lan hitzarmena izanik, zatikako jardunaldia dute; eta azkenik, badaude bi egoera horiek uztartzen dituztenak», azaldu zuten.

«Borrokari eutsiko diogu»

Azpikontratatutako udal egoitzetako garbitzaileek beren lankideen soldataren %35 baino gutxiago irabazten dutelako greban daudela gogorarazi zuten, eta jakinarazi zuten, gainera, beren eskari bakarra sektoreko hitzarmena sinatzeko ezinbestekoa den elkarrizketa prozesua abian jartzea dela. Mementoz, atzo salatutakoaren arabera, Udalak eta azpikontratek ez du mahai baten inguruan esertzeko asmorik.

«Publikoki esaten diegu borrokari eutsiko diogula eta diskriminazioaren eta prekarietatearen aurkako borroka irabaziko dugula. Gatazka hau elkarrizketarekin soilik konponduko da», erantsi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los abortos voluntarios se incrementan en Nafarroa
Euskal Herria
«Todos deben saber que lo han matado»
Euskal Herria
Balza se escuda en la ley para defender el mantenimiento de la incomunicación
Euskal Herria
Ibarretxe ve que con Montenegro la UE valida el derecho de autodeterminación
Ekonomia
El BCE no ha decidido aún futuras subidas de los tipos tras elevarlos hasta el 2,5%
Mundua
Katrinaren auzian ere gezurra esan zuen Bushek
Mundua
ELN no hará ataques el día de las elecciones al Parlamento
Kultura
Tartalok Barandiaranen etxean aurkitu du aterpe
Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena revisar las condenas de unos 180 presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea