Prekarietatea salatzeko Furgo Bira antolatuko du Duinak
DONOSTIA
Duinak prekarietatearen aurkako Furgo Bira antolatuko du martxoaren 6tik 16ra. Ekimen horren bitartez, bisitatuko dituzten herrietan hainbat mobilizazio eta ekitaldi egingo dituzte, betiere lan duina eta etxebizitza eskubideen aldarrikapena zabaltzeko.
Furgo Bira Donostiatik irtengo da datorren astelehenean. Ondorengo egunetan Zumarraga, Villabona, Legorreta, Hernani, Oiartzun, Irun, Iruñerria, Lesaka, Donibane Garazi, Lea-Artibai, Ezkerraldea, Bilbo, Erromo eta Iurreta herri eta eskualdeetatik igaroko da, besteren artean. Gasteizen amaituko da bira; martxoaren 16an, hain zuzen ere.
Ekimena herrietako eragileak aurkezteko, horien dinamikei bultzada emateko eta borroka txiki horiek guztiak prekarietatearen aurkako borrokan sartzeko antolatu dutela azaldu zuten.
|