GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-03
ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek gizarte politiken aldaketa eskatu dute
ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek herri ekimen legegile baten proposamena aurkeztu dute Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetan. Lege egitasmoa instituzioek betetzen dituzten gizarte politiken aldaketa eskatzeko plazaratu dute. Hegoaldeko parlamentuek datorren astean jakinaraziko dute proposamena onartu duten edo ez.

BILBO

Gizarte ereduaren gaineko politikak aldatzeko asmoa dela-eta, ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek legegintzako herri ekimena aurkeztu zuten Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetan.

Atzo egin zuten agerraldiaren zergatia gizarte ereduaren gainean aurrera eramango duten kanpainaren berri emateko izan zen.

STEE-EILASeko ordezkari Belen Arrondok proiektu honekin oinarrizko eskubide sozialen inguruan neurri zehatzak eskatzen dituztela aipatu zuen. Horrela, sindikatuek etxebizitzaren arazoa, hezkuntza, pobreziaren aurkako neurriak, menpekotasun egoeran daudenen zaintza eta osasuna aipatu zituzten gizarte arazo larri gisa; proposatzen dituzten politiken aldaketak lau gai horietan oinarritzen dira bereziki.

Atzo ezagutzera eman zuten kanpaina beste bi ekintzen ondorengo urratsa izan da. «Lehendabizi, hirukoaren aurrean programaren gaineko azterketa eta kritika egin genuen», esan zuen STEE-EILASeko ordezkariak. Bigarrenez, EAEko eta Nafarroako aurrekontuen gaineko azterketa eta kritika egin zuten.

Ekimen horrekin, sindikatuek oinarrizko eskubide sozialen inguruan neurri zehatzak eskatu nahi dituztela adierazi zuten.

Hiru sindikatuetako ordezkariek kanpainak hiru ekimen garrantzitsu izango dituela gaineratu zuten. Lehenengo urratsa proiektua hegoaldeko parlamentuetan aurkeztea izan da. Horrez gain, jardunaldi batzuk eramango dituzte aurrera aipatutako bost gai nagusien inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Topaketak apirilaren 6an eta 7an egingo dituzte Gasteizko Europa Jauregian, eta hiru sindikatuetako kideen artean 400 parte-hartzaile espero dira.

Era berean, hurrengo astean gizarte ereduari buruzko legegintzako herri ekimena parlamentuek onartu duten edo ez jakinaraziko dute. Lege proiektua onartzekotan, 30.000 sinadura beharko lirateke Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan aurrera eramateko, eta 7000 Nafarroan .

Euskal Autonomia Erkidegoan lau hilabeteko epea dago sinadurak biltzeko. Nafarroan, aldiz, bost hilabeteko epemuga dago legegintzako herri ekimena aurrera ateratzeko beharrezkoak diren sinadurak erdiesteko.

ELAko ordezkari Jose Elorrietak parlamentuetan aurkeztu duten proposamenarekin gizartearen ongizatea bilatu nahi dutela adierazi du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los abortos voluntarios se incrementan en Nafarroa
Euskal Herria
«Todos deben saber que lo han matado»
Euskal Herria
Balza se escuda en la ley para defender el mantenimiento de la incomunicación
Euskal Herria
Ibarretxe ve que con Montenegro la UE valida el derecho de autodeterminación
Ekonomia
El BCE no ha decidido aún futuras subidas de los tipos tras elevarlos hasta el 2,5%
Mundua
Katrinaren auzian ere gezurra esan zuen Bushek
Mundua
ELN no hará ataques el día de las elecciones al Parlamento
Kultura
Tartalok Barandiaranen etxean aurkitu du aterpe
Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena revisar las condenas de unos 180 presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea