GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-03-03
- Idi-probak
Aiako probak azken txanpara heldu dira

DONOSTIA

Aiako idi-probak gaurtik astelehenera bitarte azkeneko txanpan sartuko dira lehiaketa horretako azkeneko lau ekinaldiak jokatuko baitituzte. Orain arte bi saio izan dira, eta markarik onena Arientzaren idiek lortu dute, Intxortaren izenean aritu direnek. Idi horiek ordu erdia lanean pasatu ostean, 49 plaza, 6 zinta eta 2,75 metro egin dituzte. Hemendik aurrera lanean aritu behar duten idi jabeen asmoa marka hori haustea izango da.

Probak gaur hasiko dira berriro ere. Lehenengo, Illarretaren, Zerainen eta Frantxillaren uztarriak neurtuko dira. Bihar, Iketzaren, Artzadunen eta Illarretaren uztarriak arituko dira nor baino nor. Etzi, Telleriaren, Txausonen eta Enbilen idi pareak izango dira harriari tiraka. Azkeneko eguna astelehena izango da, eta egun horretan Erleteren,Izetaren eta Telleriaren uztarriak arituko dira nor baino nor, aurretik eginda dauden markak hautsi nahian.

Egun horietan guztietan probak gauean jokatuko dituzte, 22.00etan, aurreko asteburuan izan zen bezalaxe. Orain arte Aiako probalekuak ez du aparteko betekadarik izan, baina geratzen diren lau egunetan jendearen emana handiagoa izango da, eta sarrerarik handiena, gainera, astelehenerako espero dute. Idi onak izateaz gain, bertan izango da Izeta herritarra ere, eta horrek berak ere ikusmina gehitu egingo du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los abortos voluntarios se incrementan en Nafarroa
Euskal Herria
«Todos deben saber que lo han matado»
Euskal Herria
Balza se escuda en la ley para defender el mantenimiento de la incomunicación
Euskal Herria
Ibarretxe ve que con Montenegro la UE valida el derecho de autodeterminación
Ekonomia
El BCE no ha decidido aún futuras subidas de los tipos tras elevarlos hasta el 2,5%
Mundua
Katrinaren auzian ere gezurra esan zuen Bushek
Mundua
ELN no hará ataques el día de las elecciones al Parlamento
Kultura
Tartalok Barandiaranen etxean aurkitu du aterpe
Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena revisar las condenas de unos 180 presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea