GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-03-03
- Aizkora
Tolosako apustua hilabete bat atzeratu dute

DONOSTIA

Datorren asteburuan, hilaren 12an, Alegian jokatzekoa zuten aizkora apustua apirilaren 9ra bitarte atzeratu dute. Joxemari Olasagastik Lasaren eta Otañoren aurka neurtu behar zituen indarrak. Datorren igandean, ordea, Ataunen omenaldia egingo diete bertako hiru herri kirolariri, eta horri kalterik ez egiteko ez dute jokatuko. Izan ere, omenduen artean Joxe Aierbe izango baita, aizkolari ospetsua.

Apustuko baldintzak ez dira aldatuko. Aizkolariek, hasteko, hogei kana-erdiko etzanda moztuko dituzte, eta gero, bost 45 ontzako zutik. Bikoko kideek etzandako enborretan bost enborretik bost enborrera egingo dute txanda, eta zutikakoan txanda librean arituko dira. Enbor guztiak bikoak plazaratuko ditu. Apirileko lehen asteburuak apustuz josita etorriko dira; izan ere, astebete lehenago Azpeitiko zezen-plazan harri-zulatzaileen apustua ere izango baita.

Senosiain II.a ez da arituko

Urrezko Aizkoran arituko ez den bigarren aizkolariaren izena atzo bertan baieztatu zuten antolatzaileek; izan ere, Senosiain II.a ez baita arituko. Osasun arazo batzuk ditu Olaguekoak, eta sendagileek geldirik egoteko agindu diote. Beraz, ezin izango du lehiaketa horretan parte hartu. Lehendik, jakina zen Azurmendiren hutsegitea, oraingoz aizkora utzi baitu, eta zalantzan jarraitzen du Larretxearena, oraindik berak ere ez baitaki osatuko den.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los abortos voluntarios se incrementan en Nafarroa
Euskal Herria
«Todos deben saber que lo han matado»
Euskal Herria
Balza se escuda en la ley para defender el mantenimiento de la incomunicación
Euskal Herria
Ibarretxe ve que con Montenegro la UE valida el derecho de autodeterminación
Ekonomia
El BCE no ha decidido aún futuras subidas de los tipos tras elevarlos hasta el 2,5%
Mundua
Katrinaren auzian ere gezurra esan zuen Bushek
Mundua
ELN no hará ataques el día de las elecciones al Parlamento
Kultura
Tartalok Barandiaranen etxean aurkitu du aterpe
Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena revisar las condenas de unos 180 presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea