Negarrez, galdua, telefono mugikorra bera ere galdu duenaren umezurtztasun nazkagarri honetatik, agur eta ohore, Igor! Gora euskal gudariak! Gora Nafarroa Ta Askatasuna!
Zer egin dizute? Zeinek egin dizu hori? Zein txakur espainiar izan da zure hiltzailea? Zenbat torturatzaile dira zure hiltzaileak?
Txakurrak! Faxista zikinak! Kotto-ri soka lepoan jarri zioten txakur berberak; oraingoan, ezta sokarik ere erabili gabe segur aski, heriotza osteko makabrokerietan medioetan jostatzeko izan ezik. Sokara beraiek, Españaren sikarioak sokara!
Ez barkamenik, ez ahaztura arrastorik ere, jo eta ke ttipi, laster arte, garaipen egunean berriz ikusiko dugu elkar. Milioika musu nafar gudaria, agur eta ohore, Igor.
Poetak hala zioen: Herri honetan ez dakigu zergatik egin behar dugun negar; bat gehiago edo bat gutxiago esan behar dugun ez dakigun bezala. Poetak. Zer dakigu poetok sufrimenduaz, gure min guztia hitzez antzeztua denean? Gora Nafarroa Ta Askatasuna!
Mila poema idatziko nizkizuke, Igor; mila kantu edo mila bertso, baina zertarako? Zertarako poemak, kantak, bertsoak, behar duguna beste zerbait denean? Baina ez, jendeak nahiago ditu kantak eta dantzak, bertsoak eta taloak, poemak eta infusioak. Txakurrak!
«Ni ez naiz gerraren zale/ baizik pakearen alde/ zeinek nahi duen galde/ berari tira, dale!/ bala bat sartu buruan/ umilduko da orduan». Bertsolari handi batek egin zuen duela hamaika hamarkada edo. Zuri eskaintzeko esan dit bart, ametsetan nik uste, baina hor doakizu. Agur eta ohore «bizius», hurrengo tabernan bilatuko zaitut.
Ezin dut aldendu burutik galderarik: Zer egin dizute? Zeinek egin dizu hori? Zein txakur espainiar izan da zure hiltzailea? Zenbat espainiar torturatzaile dira zure hiltzaileak? Txakurrak! Faxista zikinak! Sokara beraiek, Españaren sikarioak sokara!
Herri honek itsutu zituelako ez dira gai ikusteko badakigula ez direla sinestarazi nahi diguten bakea, txakur hiltzaile batzuk direla, bertzerik ez.
Herri honetan itsu asko bizi da. Hil zaituzte. Ez dute ikusten. Ez dute ikusi nahi. Ez dute ikusi nahi badakitelako herri honetakoak diren beraien guru politikoak ere errudunak direla. Hiltzaileak direla. Bai, horiek bai. Gure osaba, arreba, lehengusu zipaioa... Horiek denek dakite hil zaituztela.
Agur, Igor. Agur eta ohore gudaria. Musu eta besarkada goxo-goxo bana banatu hor, zaudeten hurrengo taberna horretan, txakur hiltzaile horiek gure artetik urrundutako guziei. Ez zaituztegu ahantziko. Ez dugu barkatuko. Larrutik ordainduko dute. Gora...! -