GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-03
Ezker abertzaleari heriotza «erabiltzea» leporatu dio Balzak

GASTEIZ

Igor Anguloren familiak Bilbon agerraldia egiten zuen bitartean, Lakuako Gobernuko Barne sailburu Javier Balzak Santurtziko hilerrian izandako ekitaldiaren «erabilpen politikoa» egitea leporatu zien ezker abertzaleko agintariei.

Hori horrela, dolu adierazpenak erakunde terrorista bat goraipatzeko erabiltzea ezin dela onartu gaineratu zuen Balzak kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.

«Penagarria da semea lurperatu behar duen familia bat mota honetako tirabira politikoen erdian egon behar izatea», erantzun zuen Balzak kazetariek Santurtzin egin behar ziren omenaldi-ekitaldiak debekatzeagatik Batasunak plazaratu zituen kritiken gainean galdetu ziotenean.

Javier Balzak zera gaineratu zuen Gasteizko Legebiltzarrean: «Guztiok muga batzuk ditugu, eta muga horietako bat Zigor Kodeak ezartzen duena da. Horregatik, ez dugu inolaz ere onartuko erakunde terrorista bat goraipatzerik».

«Familiak eta lagunek egiten dituzten dolu adierazpenen gainean ez dugu ezer esateko, baina ezin dugu onartu hori beste mota bateko helburuetarako erabiltzerik», berretsi zuen Balzak.

Egoera horren aurrean, Gasteizko Legebiltzarreko Ezker Abertzalea taldeak Balzari zuzendutako galdera aurkeztu du Erregistroan. Ber- tan, Igor Anguloren omenaldia debekatzeko zein arrazoi zituen eta jarduera hori gatazka gainditzeko bidean mesedegarria izan daitekeen ala ez itauntzen du Ezker Abertzaleak.

Bide batez, otsailaren 24an Urduńan egin behar zen “Orain herria, orain bakea” proposamenaren aurkezpena Ertzaintzak zergatik debekatu zuen ere galdetzen du Ezker Abertzaleak.

ANV alderdiak, bere aldetik, gogor kritikatu zuen Javier Balzaren jarrera, ez baititu kartzela bortizkeriaren biktimak errespetatzen, eta haren jarduerak «frankistek gorri separatistekin izandako basakeria» gogora ekartzen duelako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los abortos voluntarios se incrementan en Nafarroa
Euskal Herria
«Todos deben saber que lo han matado»
Euskal Herria
Balza se escuda en la ley para defender el mantenimiento de la incomunicación
Euskal Herria
Ibarretxe ve que con Montenegro la UE valida el derecho de autodeterminación
Ekonomia
El BCE no ha decidido aún futuras subidas de los tipos tras elevarlos hasta el 2,5%
Mundua
Katrinaren auzian ere gezurra esan zuen Bushek
Mundua
ELN no hará ataques el día de las elecciones al Parlamento
Kultura
Tartalok Barandiaranen etxean aurkitu du aterpe
Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena revisar las condenas de unos 180 presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea