GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-03
Euskararen normalizazioa lortzeko, herri ikuspegitik lan egitera deitu du EHEk
Egungo marko juridiko-politikoa eta han oinarrituta dauden hizkuntza politikak agortuta daudela ikusita, euskararen normalizazioa lortzeko erabakitzeko ahalmena eskatu zuen atzo EHEk. Euskararen aldeko prozesu horretan, euskal eragileei herri ikuspegitik lan egitera deitu zien, «alderdikeriak albo batera utzita».

BILBO

Euskal lurralde osoan ofizialtasuna eta hizkuntza eskubide guztien aitortza lortzeko, Euskal Herriak erabakitzeko ahalmena izan behar duela adierazi zuen atzo EHEk. Bide horretan, herritarrei eta euskal eragile guztiei «herri ikuspegitik» lan egiteko eskatu zien.

Horixe adierazi zuten Fontso Cantera eta Unai Larrategi EHEko kideek Bilbon emandako prentsaurrekoan. «Hizkuntzaren normalizazioak herritar guztien aldeko jarrera aktiboa behar du. Orain arte aurrerapausoak eman badira ere, sakoneko aldaketak bilatu beharra dago, eta, horretarako, borroka honetan bakoitzak bere esparrutik ekarpena egitea ezinbestekoa da», azaldu zuten.

Egungo marko juridiko-politikoak, eta, horietan oinarrituta indarrean dauden hizkuntza politikak «jada agortuta» daudela, eta, beraz, euskararen normalkuntzarako ez dutela balio nabarmendu zuten EHEko kideek. Horren aurrean, euskal herritarrak hizkuntza politika berria erabakitzeko tresna izatea «premiazkotzat» jo zuten, eta, hortaz, Euskal Herrirako atal guztietan, baita euskara esparruan ere, erabakitzeko ahalmena aldarrikatu zuten.

«Erronka ikaragarria da, eta beharrezkoa eskubideen de-fentsan lanean jarraitzea. Konpromiso hori guztiok hartu behar dugu: herritarrok, baita eragile sozial, politiko eta sindikalek ere, bakoitzak bere mailan eta degokion erantzukizunez. Herri bezala egin behar diogu aurre erronka honi», nabarmendu zuten.

Lan horri ekiteko «alderdikeriak» albo batera uzteko eskatu zuten, eta «norberaren zilbo-rrera begiratu beharrean», hizkuntza eskubideen alde herri ikuspegitik lan egitea ezinbestekoa dela ohartarazi zuten bi euskaltzaleek.

Indarrak biltze hori arintzeko datozen hilabeteetan hainbat ekimen egingo du EHEk. Horrela, hilaren 18rako «Osasun zerbitzu guztiak euskaraz!» lelopean mobilizazioetara deitu du Barańainen, Hernanin eta Durangon, euskarazko osasun zerbitzuak eskatzearren. Bakoitzean manifestazio bana egingo da, 18.00etan Barańainen, eta ordubete geroago beste bi herrietan.

Eskubideak bortxatuta

Horren haritik, hizkuntza eskubideak «larriki bortxatzen» direla gogorarazi zuten EHEko kideek, eta horiek aldarrikatzeagatik isunak jartzeaz gain, azkenaldian jendea atxilotzeko aginduak eman eta epaitegietan hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagatik espetxe zigorra ere eskatzen dutela salatu zuten.

III. Hizkuntza Eskubideen Eguna, Santurtzin

Aurtengo Hizkuntza Eskubideen Eguna Santurtzin ospatuko da, apirilaren 2an. «Hizkuntza eskubideen defentsa guztion esku dago!» lelopean, hizkuntza eskubideak eta ofizialtasuna aldarrikatzea xede duen egunarekin beste urrats bat eman nahi izan du aurten EHEk. «Herri handia eta nahiko erdalduna aukeratu dugu, euskaldun guztioi Euskal Herri osoan hizkuntza eskubide berberak dagozkigula aldarrikatu nahi dugulako», azaldu zuten. Osoko egitaraua izango da. Zehaztapenak aurrerago ezagutaraziko dituztela azaldu zuen EHEk. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los abortos voluntarios se incrementan en Nafarroa
Euskal Herria
«Todos deben saber que lo han matado»
Euskal Herria
Balza se escuda en la ley para defender el mantenimiento de la incomunicación
Euskal Herria
Ibarretxe ve que con Montenegro la UE valida el derecho de autodeterminación
Ekonomia
El BCE no ha decidido aún futuras subidas de los tipos tras elevarlos hasta el 2,5%
Mundua
Katrinaren auzian ere gezurra esan zuen Bushek
Mundua
ELN no hará ataques el día de las elecciones al Parlamento
Kultura
Tartalok Barandiaranen etxean aurkitu du aterpe
Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena revisar las condenas de unos 180 presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea