GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-13
Euroarengatik aitortu ez zen dirua baliogabe geratuko dela esan dute

IRUÑEA

Ogasun eta Ekonomia Ministerioko Finantza Teknikoen Gestha kolektiboak datorren uztailaren 3an Nafarroan zergetatik ateratako 43 milioi euro baino gehiago baliogabe geratuko direla ohartarazi zuen; hain zuzen ere, aitortu gabeko diru beltzetik ateratako dirutza dena.

Kopurua euroa indarrean sartu zenekoa dela gaineratu zuen; hau da, 2001eko lehen eta hirugarren hiruhilekoetakoa. Espainiako Bankuaren estatistiketatik abiatuta egindako kalkuluen arabera, 2001 urteko abendu arte Nafarroan 186,5 milioi euro diru beltz atera ziren, zergen 43,1 milioi euro ordaindu gabe geratu zirelarik. Baina kopurua altuagoa izan daiteke, zigorren eta atzeraldien ondoriozko zergak ez baitituzte kontuan hartu kalkulu horretan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, kopurua 680,1 milioi eurokoa da, eta zergen 157,1 milioi euro ez zirela ordaindu esan nahi du.

Ikerketa gehiago

Hori guztia dela-eta, kolektiboak Ogasun eta Ekonomia Ministerioko agintariei finantza-teknikoak abiatzeko eskatu zien. «Higiezinen sektorean diru beltza zuritu duten zergadunak berehala» ikertzen hasteko eskatu zuen, «zerga-iruzurra ekiditeko eta horren kontra borrokatzeko» laguntza emanda.

Era berean, 2001ean, euroa indarrean jartzean, zenbait «aztarnak» hainbat sektoretan diru beltza agertu zela adierazi zutela azaldu zuen kolektiboak.

Zantzu horien artean Gesthak aipatu zuen urte horretan Estatu espainolean luxuzko autoen salmenta %7,4, higiezinena %13a, lurren salmentena %6,9 eta arte enkanteena %40 igo zirela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los acantilados de Zumaia serán referente internacional
Jendartea
Urduritasuna baxo eta selektibitatearen lehen txanpan
Euskal Herria
Patxi López resalta la representatividad de Batasuna y se reunirá pese a las querellas
Euskal Herria
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Ekonomia
La OIT saca «tarjeta roja» al trabajo infantil, que afecta a más de 218 millones de niños
Mundua
Desmienten la versión ofrecida por EEUU sobre una nueva matanza en Irak
Kultura
Yebra: «Deseamos que en el futuro los bailarines no deban abandonar su casa»
Kultura
Periferiako bertsolari gazteak Eskolarteko txapelaren bila
Kirolak
Un flojo rival permite a Chequia golear sin despeinarse
Kirolak
Piterman accede al traspaso de Juanito tras amenazar con paralizarlo
Mundua
La presidencia de la UE reconoce al estado soberano de Montenegro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss