GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-13
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Defentsak deitutako lekukoek jarraitzen dute Auzitegi Nazional espainolean deklaratzen, eta, atzo, euskal gizartean lanean ari diren hainbat eragiletako ordezkariek hartu zuten hitza. Gehienek Ekinekin izan duten harremanaren berri eman zuten, eta denek nabarmendu zuten jarduera publikoa zuela talde horrek, eta euskara, kultura eta sozioekonomia arloak jorratzen zituela. Besteren artean, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia izan zen Madrilen.

MADRIL

«18/98 auzi»ko epaiketaren atzoko saioan deklaratu zuten lekuko gehienek Ekin erakundeko militanteekin izandako harremanaren berri eman zioten epaimahaiari, eta, zehazki, hainbat auzipetuk haiekin egindako lana azaldu zuten. Izan ere, euskal gizarteko zenbait antolakundetako kideek hartu zuten hitza epaiketa aretoan, eta fiskalak Ekinen gainean duen tesia ezeztatu zuten.

Akusazioak dio Ekin ETAren irizpideak ezker abertzaleko eta gizarte arloko antolakundeetan ezartzeko sortu zutela, eta haren kideak erakunde arma-tuko «komisario politikoak» zirela talde horietan guztietan. Lekukoek, aldiz, esperientzia oinarri hartuta, Enrique Moli-na fiskalaren argudioak ukatu zituzten.

Alde horretatik, erakunde horrek bere jarduera modu publikoan egiten zuela eta aurkezpena ere ezaguna eta jendetsua izan zela azaldu zuten denek, eta adierazi zuten, besteren artean, euskara, kultura, hezkuntza edo sozioekonomia esparruetan Ekineko kideek egin- dako ekarria baliagarria izan zitzaiela beren jardueran.

«Pertsona adituak»

Ana Eizagirrek duela ia hogeita hamar urte ezagutzen du Juan Mari Mendizabal, biek elkarrekin lan egin baitute euskararen eta euskal kulturaren arloan. Azken zortzi urteetan, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinazio lana egin du Eizagirrek, eta jarduera horretan aritu denean ere Mendizabalekin elkarlanean ibili da, betiere irakaskuntzan euskara eta euskal kultura bultzatzen.

Mendizabalek 1999an Ekinen aurkezpenean parte hartu zuen, eta erakunde horretako militante gisa publikoki agertu izan da leku guztietan, Eizagirrek berak baieztatu zuenez. Azaldu zuen elkarlanak berdin jarraitu zuela urte hartatik aurrera, eta gaineratu zuen Ekineko beste zenbait kiderekin ere lanean aritu dela, hala nola Olatz Egigurenekin, irakaskuntzan euskara sustatzen.

«Esparru guztietako taldeekin egiten dugu lan, erakunde irekia garelako, eta horien artean Ekin ere bazegoen», nabarmendu zuen Eizagirrek Zigor Reizabal abokatuaren galderei erantzunez. Halaber, talde horretako kideak irizpiderik edo agindurik ezartzen saiatzen zirela ukatu zuen.

«Euskararen eta kulturaren esparruan pertsona aditutzat jo izan dira, eta haien lana erabat positiboa izan da», nabarmendu zuen.

Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak ere Mendizabal ezagutzen du, horrek euskararen normalizazioari bultzada emateko Miramar Jauregian 1995ean egindako bileretan parte hartu zuelako. Bertan, «Euskararen Unibertsoa» mugimendua antolatu zuten, eta gero Kontseiluaren sorreran parte hartu zuen.

Donostiako Costa Vasca hotelean egindako jardunaldien ondorioz sortu zen Kontseilua, eta prozesu horretan ia 400 lagunek eta 50 bat eragilek parte hartu zutela gogorarazi zuen Mendigurenek. Hark ere ukatu zuen Mendizabalek «kontrol» lanik egiten zuela edo irizpiderik ezartzen saiatzen zela. «Ezinezko» iritzi zion planteamendu horri.

Iñigo Urrutia unibertsitate irakasle eta abokatua ere Mendizabalekin elkarlanean aritu da; Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA), hain zuzen ere. Urrutiak epaileei azaldu zien herri euskaldunetan euskaraz bizi diren herritarren eskubideak Administrazioan ere bermatuak izan daitezen sortu zutela UEMA, eta espa-rru horretan euskaldunek dituzten arazoak eta gabeziak aipatu zituen. Hala nola, errolda- rekin, dokumentazioa jasotzean, seme-alabak eskolatzean edo Gizarte Segurantzarekin, besteren artean.

Ekin sortu zutenean Mendizabalen militantzia ezaguna zela aipatu zuen hark ere, eta, gainerako lekukoek legez, ezeztatu zuen agindurik edo irizpide politikorik ezartzen zuenik.

Jose Ramon Kortabarria bergararrak aspalditik ezagutzen du Xabier Arregi, gaztetatik lagunak direlako eta hainbat erakundetan elkarrekin aritu direlako. Ekin sortu zutenean Arregik bere herrian erakundea aurkeztu zuela azaldu zuen: «Aurkezpen publikoa izan zen, irekia eta oso arrakastatsua».

LABeko kidea da Kortabarria, eta aipatu zuen sindikatu horretako kide izanik Ekinekin bilerak izan zituela, gainerako eragileekin egindako modu berean, «normaltasun osoz». Besteren artean, ehungintzan aritzen zen Bergarako enpresa bat itxi zutenean sortu ziren arazoak jorratzeko bildu ziren bi taldeak, «berdintasunezko harreman batean», batak besteari ezer agindu gabe.

Gainerakoekin bezala

Nicolas Ibarra Arrigorriagako EHko zinegotzia izan zen, Oiakue Azpiri auzokidearekin batera. Azpiri ez duela Ekineko militante legez ezagutzen aipatu zuen, baizik eta bakarrik udal-taldeko kide gisa, eta bertan gainerako zinegotziek bezalako lana egiten zuela, inolako aginte berezirik gabe.

Edonola ere, onartu zuen beste hainbat talderekin bezala Ekineko militanteekin bildu zela hainbat alditan, gehienetan udal egoitzetan, beti beren jardueraren hobe beharrez. «Arrigorriagaren eta arrigorriagatarren alde lan egiteko prest zegoen beste talde bat zen», aipatu zuen Ekinen gainean.

Jon Fano ESK sindikatuko kidea da eta EHko batzarkidea izan zen Bizkaian, Olatz Egigurenekin batera. Ekin sortu zutenean Egigurenek aurkezpenean parte hartu zuela azaldu zuen eta adierazi zuen denek ezagutzen zutela bere militantzia, baina nabarmendu zuen horrek ez zuela batzarkide taldean inolako ondoriorik izan. Alde horretatik, argi utzi zuen inoiz ez zela ezer inposatzen saiatu.

Sortzen-Ikasbatuaz taldeko Juan Carlos Aretxabaletak bilerak izan ditu Ekineko kideekin, «PSE edo EAJrekin bezala». «Normala zen haiekin biltzea, irakaskuntza eta euskara jorratzen zituztelako», adierazi zuen.



La administradora de Ugao niega la versión del fiscal

MADRID

Ana Puyo es, además de profesora universitaria y abogada no ejerciente, administradora de la empresa UgaoS.A., empresa que la Fiscalía incluye entre las dedicadas a «financiar a ETA». Acusación que rechazó de plano esta testigo, que no había sido citada nunca a pesar de que el fiscal haya pedido la disolución y liquidación de la compañía. Puyo explicó que UgaoS.A. surgió en 1987 a iniciativa de varios empresarios, dedicados a las más diversas actividades, que querían hacer negocio en Cuba. Detalló que su marido, Jesús Abrisketa, reside en aquel país desde que fue deportado en 1984, y que fue su conocimiento de la sociedad y la Administración cubana la que les llevó a fundar la empresa para hacer labores de representación.

Explicó que con Ugao han trabajado numerosas empresas, la mayoría de ellas francesas, y que han comercializado en Cuba productos como calderas, botas, muebles de oficina y termoeléctricas a través de sus servicios. Entre estas empresas se encuentra Gadusmar, que comercializaba bacalao, pero subrayó que en el total del volumen de negocio de Ugao esta actividad «era una anécdota». La Policía española habla de la empresa «Ugao-Gadusmar-Cuba», algo que, según explicó Puyo, no existe. Relató también que con Ugao han trabajado, además de decenas de cubanos, algunos refugiados vascos, pero recordó que estos viven allí de forma normal, que entraron con estatus de refugiados políticos y que incluso han participado en recepciones oficiales con autoridades.



Torrealdai detalla los cargos que pesan sobre «Egunkaria»
Joan Mari Torrealdai, director de la revista «Jakin» desde hace 32 años e imputado en el sumario contra «Euskaldunon Egunkaria», explicó a la Sala que el juez Juan del Olmo atribuye a este diario, cerrado por orden suya en febrero de 2003, ser una «asociación ilícita a las órdenes de ETA». Explicó, en cualquier caso, que contra ellos no pesa ninguna imputación por financiar a la organización armada, a pesar de que también este periódico aparece supuestamente en el documento titulado Proyecto Udaletxe, que la Policía española atribuye a ETA. Empresas mencionadas en ese escrito sí están imputadas en este sumario como parte de «la trama financiera» de la organización armada. -



Los procesados siguen recibiendo muestras de apoyo en la Audiencia

MADRID

Si la semana pasada fueron decenas de agentes sociales de Gasteiz los que acudieron a la Casa de Campo madrileña para expresar su solidaridad con los procesados, ayer fueron una veintena de padres y madres de los jóvenes juzgados en el sumario contra Jarrai, Haika y Segi los que mostraron su apoyo a los 55 ciudadanos vascos que están viviendo lo mismo que sus hijos e hijas.

«Nosotros conocemos muy bien qué supone este tipo de juicios para un procesado o un familiar, y desde esta experiencia queremos aportar nuestro granito de solidaridad a los imputados y a sus allegados», explicó en nombre de todos ellos Agustín Rodríguez, padre de Harkaitz Rodríguez.

Subrayó que «desde el mismo momento en que se dio inicio a estos sumarios la sociedad vasca ha sabido perfectamente cuáles eran las verdaderas razones que había detrás de los mismos», y tras señalar que si en el juicio contra los organismos juveniles «los jóvenes ganaron el juicio logrando que fuera la Audiencia Nacio- nal la que realmente fuera juzgada», en esta ocasión, «cuando ya llevamos siete meses de vista oral y cuando todavía quedan varios meses por delante, podemos decir, en el doble sentido de la expresión, que este tribunal ha perdido el juicio».

Rodríguez afirmó también que «existen muchas formas» de ayudar a los procesados y que, a modo de ejemplo, «quienes no pueden venir a Madrid a expresar su solidaridad pueden hacerse cargo de parte del gasto que supone el viaje y la estancia de todas estas personas y aliviar una carga económica que es muy grande». En este sentido, hizo suya la petición que la plataforma 18/98+ ha hecho a la sociedad vasca para que siga apoyando económicamente a los encausados.

Asimismo, reclamó que se anule este juicio y que se suspenda el resto de los sumarios, tanto los que está previsto que sucedan a éste como el de «Jarrai-Haika-Segi», que está pendiente de la resolución del Tribunal Supremo sobre los recursos de defensa y Fiscalía.



Apuntes
La sede de Astarloa era de EH, no de Ekin

MADRID.­ El que fuera responsable de comunicación de EH en Bizkaia, Josu Telleria, explicó que el inmueble de la calle Astarloa de Bilbo que la acusación considera sede de Ekin era la sede de EH y que quienes allí trabajaban, entre ellos algunos imputados, pertenecían a este grupo político.

Estiballes explica qué son las txosnas

MADRID.­ El bertsolari Arkaitz Estiballes tuvo que explicar, entre otras cosas, que las txosnas no son «casetas para financiar a ETA», como sostiene la Policía española. Destacó, a modo de ejemplo, que él ha visto al diputado del PSOE Eduardo Madina trabajando en txosnas en las fiestas de Deustua.

Presentación con luces y taquígrafos

MADRID.­ Frente al carácter oscuro y clandestino que la acusación otorga al trabajo de los militantes de Ekin, todos los testigos recordaron a la Sala que esta organización se presentó ante miles de personas en Iruñea y que el acto público fue portada en los principales medios de Euskal Herria.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los acantilados de Zumaia serán referente internacional
Jendartea
Urduritasuna baxo eta selektibitatearen lehen txanpan
Euskal Herria
Patxi López resalta la representatividad de Batasuna y se reunirá pese a las querellas
Euskal Herria
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Ekonomia
La OIT saca «tarjeta roja» al trabajo infantil, que afecta a más de 218 millones de niños
Mundua
Desmienten la versión ofrecida por EEUU sobre una nueva matanza en Irak
Kultura
Yebra: «Deseamos que en el futuro los bailarines no deban abandonar su casa»
Kultura
Periferiako bertsolari gazteak Eskolarteko txapelaren bila
Kirolak
Un flojo rival permite a Chequia golear sin despeinarse
Kirolak
Piterman accede al traspaso de Juanito tras amenazar con paralizarlo
Mundua
La presidencia de la UE reconoce al estado soberano de Montenegro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss