FUTBOL Euskal Herria ere Alemanian izango da Hainbat naziotako beste 31 talderekin batera, Euskal Herriak bere ordezkaritza izango du Alemaniako Kassel hirian jokatuko duten Munduko Txapelketa alternatiboan. Lehiaketa Dynamo Windard taldeak antolatzen du eta aurtengoa seigarren ekitaldia izango da. ESAITen babesarekin, euskal selekzioa aldarrikatzeko beste urrats bat.