GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-06-13
- Berezkoen Elhina Torneoa
Ezkurra II.ak oraingoan ezin izango du irabazi
·Etxeberri lagun zuela, 40 eta 33 galdu zuen finalerdia Ibarrola-Kurutxariren aurka

DONIBANE GARAZI

Oraingoan ez du Paxkal Ezkurrak txapela jantziko. Azkenaldian dena irabazten ari zen, eta dudarik gabe une honetan dagoen pilotaririk onena dela behin eta berriz erakutsi du, baina Armendari- tzeko Elhina Torneoko finalerdietan kanpoan geratu da.

Panpi Idiart zuen lagun; Binakako Txapelketako txapeldunak ziren biak, eta Elhina Torneoa irabazteko ere faborito nagusiak ziren. Larunbat goizean hasi ziren, ordea, gauzak okertzen. Idiart, pilotari profesionala izateaz gain, baserritarra ere bada, eta behi batek emandako ostiko batek lehiaketatik kanpo utzi zuen. Etxeberri gazteak hartu zuen haren lekua.

Aurrez aurre, Ibarrola eta Kurutxari izan zituzten. Armendaritzeko trinketeko harmailetan jendetza batu zen lehendabiziko finalerdia ikusteko, eta egiten zuen beroa sekulakoa zen. Horrek, dudarik gabe, pilotariei kalte egin zien, eta seguruenik ere duten maila ere ez zuten erakutsi. Ibarrolak eta Sorhuetek garbi zuten jokoa aurrean egin behar zutela. Pilota atzean sartzen hasiz gero, Paxkal nagusitzeko arriskua zegoen, eta hori egin zuten: Etxeberri zigortu. Hala ere, neurketa ona izan zen, eta bi bikoen kintze dotoreak ere ikusi ahal izan ziren, baina azkenean Ibarrolak eta Kurutxarik lortu zuten garaipena. 40-33 bukatu zuten eta finalerako txartela lortu.

Bigarren finalerdia datorren igandean jokatuko dute, eta Sorhuet-Ozafrain Muskarditz-Etxetoren aurka neurtuko dira. Finalerdia oso erakargarria geratu da, lau pilotari handi izango baitira Armendaritzeko Elhina trinketean. Hala ere, Muskarditz eta Etxeto aterako dira garaipena eskuratzeko faborito.

Berezkoen Torneoaren aurretik, amateurrena ere jarri dute aurten, eta lehen finalerdia herenegun jokatu zuten. Zaldubeherek eta Ducassouk 40 eta 27 irabazi zieten Ibarbururi eta Lanberti. Bigarren finalerdia datorren igandean jokatuko dute, maila nagusikoaren aurretik. Teile eta Errekart Bonebeltxe eta Olaizolaren aurka lehiatuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los acantilados de Zumaia serán referente internacional
Jendartea
Urduritasuna baxo eta selektibitatearen lehen txanpan
Euskal Herria
Patxi López resalta la representatividad de Batasuna y se reunirá pese a las querellas
Euskal Herria
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Ekonomia
La OIT saca «tarjeta roja» al trabajo infantil, que afecta a más de 218 millones de niños
Mundua
Desmienten la versión ofrecida por EEUU sobre una nueva matanza en Irak
Kultura
Yebra: «Deseamos que en el futuro los bailarines no deban abandonar su casa»
Kultura
Periferiako bertsolari gazteak Eskolarteko txapelaren bila
Kirolak
Un flojo rival permite a Chequia golear sin despeinarse
Kirolak
Piterman accede al traspaso de Juanito tras amenazar con paralizarlo
Mundua
La presidencia de la UE reconoce al estado soberano de Montenegro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss