- Liga Federala
Nafarroak bere lehen finala jokatuko du
·Hori-gorriek Saint Saturnin taldea izango dute aurrez aurre datorren igandean
NAFARROA 20 VENDRES-LESPIGNAN
8
DONIBANE GARAZI
Nafarroak Liga Federaleko BigarrenMailako finala jokatuko du datorren igandean Villefrannche de Lauragisen, eta Saint Saturnin izango du aurrez aurre azkeneko partida horretan. 2.000 zaletik gora joan ziren Euskal Herritik Saint Gaudensera finalerdia ikustera, eta harmailetan jarritako giroa sekulakoa izan zen, euskal kantak eta ikurrinak nagusi izan baitziren harmailetan.Nafarroak ez zuen giro horretan sartzeko denbora asko behar izan, eta lehen minutuan aurreratu zen markagailuan, Zelanek lortutako zigor-kolpe bati esker. Bost minutu geroago, Seychalek lehen entsegua egin zuen euskaldunentzat, eta Zelanek transformatu zuen. Sei minutu besterik ez jokoan, eta hori-gorriak 10-0 aurretik ziren markagailuan. Nafarroa nagusi zen zelaian, baina emaitza alde izanda, hartu beharreko neurriak hartu zituen horri eusteko, eta arriskurik, berriz, ez zuten batere nahi. Lehendabiziko zatiaren erdialdean, aurkariak markagailua murriztu zuen zigor bati esker, baina atsedenera joan aurreko azkeneko jokaldian, Zelanek drop-a lortu zuen, eta 13-3koarekin joan ziren atseden hartzera jokalariak. Bigarren zatian ere Nafarroa Beherekoak nagusi izan ziren, eta transformatutako beste entsegu bat lortu zuten. Vendresek azken minutuetan lortutako entseguak emaitza itxuratzeko bakarrik balio izan zuen, eta Nafarroak lehen aldiz jokatuko du finala datorren igandean. Gainera, Lehen Mailarako igoera segurtatuta dauka.
|