Joan den urteko uztailean Wallmapurantz abiatu ginen, Argentina eta Txileko estatuen artean. Hilabete bat ez da nahikoa maputxe herria ezagutzeko, baina aukera izan genuen hainbat komunitate bisitatzeko eta sentitzeko bere kultura eta hizkuntza, mapudunguna duen eta ama lurrarekin harreman zuzena duen bere izen maputxea:lurraren jendea. Herri borrokalari bat da, halabeharrez; inkei aurre egin behar izan zien mendeetan zehar bere lurraldea babesteko; espainolekin ere gerra luzea izan zuten eta ondoren, Txileren independentzia gertatu zenetik ere, maputxeen kontrako bortizkeriak jarraitu du. Azken hamarkadetan, bai Pinocheten basakeriarekin bai egungo Bacheleten konplizitatearekin, errepresioak gogor jarraitzen du.
Uztailean zehar maputxeekin elkarbizitzen egon ginen. Gehienak miseria gorrian bizi dira; hainbat multinazional japoniarrek, AEBetakoek edo espainolek Endesa maputxeak euren lur aberatsetatik kanporatu dituzte-lako Txileko gobernuaren babesarekin. Honen ondo- rioz, maputxeek lur pobreetara edo hirietara emigratu behar izan dute, bere bizimodu naturaletik kanpo. Santiagon milioi erdi ma- putxe daude akulturizaturik eta baztertuta. Komunitate batzuetan desnutrizio arazo larriak dituzte. Beste komunitate batzuk ere bisitatu genituen, gatazka egoeran daudenak. Zu- haitzak, eukaliptoak eta pinuak kasu gehienetan bota eta saldu egiten dituzte, eta lur horiek erein egiten dituzte, batzuetan terratenienteak botatzea lortzen dutelarik.
Hala ere, herri honen borrokak ondorio latzak ditu. Gaur egun hamar bat preso politiko daude eta ehunka iheslari. Juan Marileo, Juan Carlos Huenulao eta Florencio Marileo bisitatzeko aukera izan genuen Angoleko kartzelan. Bi ordu inguru, zirraragarria benetan. Izugarrizko lasaitasun eta umiltasunez adierazten ziguten euren lurra, euren jatorria eta euren seme-alabena defendatzen jarraitzeko prest zeudela. Temucoko kartzelan Patricia Troncoso karismatikoa bisitatu genuen. Honek euskaldunen eta palestinarren borroka azpimarratzen zituen.
Wallmaputik milaka kilometrora gaudenean, berri latzak jaso ditugu: lau preso politiko hauek, 2003tik kartzelan daudenak, berriro ere gose greban baitaude. Gobernu txiletarraren xantaiari aurre eginez, euren askatasuna eta epaia anulatzea eskatzen dute, «sute terroristagatik» kondenaturik daudelako, 10 urteko kartzela zigo- rrera. Hau guztia irregulartasunez egindako epaiketa batean eta diktadura militarraren legeei jarraituz.
Euskal Herritik gure elkartasuna eta mirespena adierazten diegu maputxe herriari eta bereziki preso politikoei. -