GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-13
Ardi hil bat hartzaren aldeko arduradunaren etxean
·Hartzaren kontrako manifestariak FIEPeko nagusiaren etxera joan ziren, eta ardi hil bat utzi zuten

OLOROE

Ostiralean Oloroen izan zen hartzaren kontrako manifestazioaren ondoren, hogeita hamar manifestari inguru FIEPeko (Eko-artzaintzako Esku-hartze Funtsak) Pirinioetako hartz taldeko arduradun Gerard Caussimont-en etxera joan ziren barnean ardi hil bat uzteko asmoarekin. Azken horren emazteak eta seme batek ardi hila eraikinaren barnean sartzea galarazi zieten, baina etxeko lorategian utzi zuten. Ondoren, heriotza mehatxuak egin zituzten eta hartz batek ardi bat hiltzen duen aldiro itzuliko direla esan zuten.

Pirinioetan Esloveniako hartzak sartzearen kontrako zenbait jenderen metodoak «faxistatzat» jo zituen Caussimont-ek. Gainera, gehitu zuen politika eta sindikatu arduradunak horrelako jokabideetatik publikoki aldenduko direla espero duela eta, aldi berean, haiek ekintza modu zehatzean gaitzestea espero duela baieztatu zuen. Caussimont-ek gogorarazi zuen urteak daramatzala boluntario gisa lanean hartzak artzainei egindako galerengatik horiek diru-ordainak jaso ditzaten. Azkenik adierazi zuen gizartean bizitzeko elkarren errespetua beharrezkoa dela eta erasoa egin zutenengatik lotsa sentitzen zuela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los acantilados de Zumaia serán referente internacional
Jendartea
Urduritasuna baxo eta selektibitatearen lehen txanpan
Euskal Herria
Patxi López resalta la representatividad de Batasuna y se reunirá pese a las querellas
Euskal Herria
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Ekonomia
La OIT saca «tarjeta roja» al trabajo infantil, que afecta a más de 218 millones de niños
Mundua
Desmienten la versión ofrecida por EEUU sobre una nueva matanza en Irak
Kultura
Yebra: «Deseamos que en el futuro los bailarines no deban abandonar su casa»
Kultura
Periferiako bertsolari gazteak Eskolarteko txapelaren bila
Kirolak
Un flojo rival permite a Chequia golear sin despeinarse
Kirolak
Piterman accede al traspaso de Juanito tras amenazar con paralizarlo
Mundua
La presidencia de la UE reconoce al estado soberano de Montenegro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss