GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-13
AHTri buruz «adostasunik ez» dagoela erakutsi da Donostiako manifestazioan
Hainbat esparrutako milaka pertsona irten zen kalera larunbatean AHTrekin ados ez daudela adieraztera. Antolatzaileek azpiegitura erraldoiaren aurka inoiz egin den manifestazio jendetsuena izan dela nabarmendu dute, eta herritarren erantzunak AHTren gainean adostasunik ez dagoela agerian utzi duela ziurtatu dute. Hartara, Lakuari eta Madrilgo Gobernuari «herriari hitza itzultzeko» eta «euskal y» proiektua bertan behera utz dezatela exijitu diete beste behin.

DONOSTIA

AHT Gelditu! Elkarlanak larunbatean Donostian izan zen manifestazioaren gaineko azterketa egin zuen atzo. Elkarretaratzea arrakastatsua izan zela nabarmendu zuten Elkarlaneko bozeramaile Mila Elortzak eta Eneko Dorronsorok, azpiegitura erraldoi horren aurka Euskal Herrian inoiz egin duten ekimenik jendetsuena izan baitzen.

Era berean, proiektu erraldoi horren aurka «egunetik egunera jende gehiago» batzen ari dela ziurtatu zuten Elkarlaneko kideek, eta garrantzizkotzat jo zuten mobilizazioetara joaten ari diren pertsona horiek gizarte, sindikatu, kultura eta politika esparru ezberdinetakoak izatea. Izan ere, hainbat arlotako eragileak proiektu beraren aurka egotea esanguratsua dela agertu zuten, eta gehiengo sozial eta sindikala AHTren aurka dagoela erakutsi duela gogorarazi zuten.

Herriari hitza itzuli behar zaio

Elkarlanaren irakurketaren arabera, Donostian bildu jendetzak agerian uzten du azpiegituraren inguruan adostasunik ez dagoela. Aipatutako arrazoien artean, zenbait nabarmendu zituzten: «Gizarte eredu kapitalista eta neoliberalaren adibide esanguratsuena delako, inoiz Euskal Herrian eraiki nahi izan duten azpiegitura erraldoiena delako, gaurko eta etorkizuneko belaunaldiak hipotekatuko dituelako, gure lurraldean itzulezinezko ondorio ekologikoak edukiko dituelako eta osasungintzan, hezkuntzan, etxebizitzan eta beste gastu sozialetan murrizketak ekarriko dituelako baztertzen dugu AHT».

Elkarlaneko kideek azpiegitura hori «inposizioaren bidez» ezarri nahi duten proiektua dela berretsi zuten eta, larunbateko erakustaldiaren ostean, «euskal y»a deiturikoa gelditzeko exijitu zieten Lakuari eta Madrilgo Gobernuari. Era berean, «herriari hitza itzultzea» ezinbestekoa dela iritzi zuten, «herriak erabaki behar baitu, eztabaida sozial zabal eta partehartzean oinarritutako baten bidez zein den Euskal Herriak behar duen gizarte-molde, lurral- de antolaketa eta garraio eredua, trenbide eredua barne».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los acantilados de Zumaia serán referente internacional
Jendartea
Urduritasuna baxo eta selektibitatearen lehen txanpan
Euskal Herria
Patxi López resalta la representatividad de Batasuna y se reunirá pese a las querellas
Euskal Herria
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Ekonomia
La OIT saca «tarjeta roja» al trabajo infantil, que afecta a más de 218 millones de nińos
Mundua
Desmienten la versión ofrecida por EEUU sobre una nueva matanza en Irak
Kultura
Yebra: «Deseamos que en el futuro los bailarines no deban abandonar su casa»
Kultura
Periferiako bertsolari gazteak Eskolarteko txapelaren bila
Kirolak
Un flojo rival permite a Chequia golear sin despeinarse
Kirolak
Piterman accede al traspaso de Juanito tras amenazar con paralizarlo
Mundua
La presidencia de la UE reconoce al estado soberano de Montenegro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss