GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-13
Urkullu: «EAk erabaki behar du koalizioa»
·Koalizioa baino «gurea estrategia-apustua da, erakunde-nazionalismoa irudikatzen baitu», esan du eledun jelkideak

BILBO

Aurreko hauteskundeetan bezala, 2007ko udal eta foru hauteskundeetan ere EArekin koalizioan aurkeztearen alde dago EAJ. Hori nabarmendu zuen Iñigo Urkullu EBBko bozeramaileak, eta, alde horretatik, horren gainean erabakia EAk hartu behar duela adierazi zuen, atzo, Radio Euskadik egin zion elkarrizketan.

Adierazpenetan, bi alderdien arteko harremana koaliziotik harago doala ziurtatu zuen Urkulluk. «Harremana baino ge- hiago, gurea estrategia-apustua da, erakunde-nazionalismoa irudikatzen baitu; erakundeekin konpromisoa, hain zuzen», azaldu zuen.

EAJren planteamendu hori Begoña Erraztiren alderdiak ezagutzen duela ziurtatu zuen Urkulluk, eta erabakia EAren esku dagoela errepikatu zuen. «Egia da, aurreko esperientzietan oinarrituta, bi alderdien artean erabakitzeko, euskal gizartean ilusiorik eragingo ez duen zerbait ez helarazteko», adierazi zuen EBBko bozeramaileak.

Gainera, PSEren eta Batasunaren «ustezko elkarlanaren beldur» ez dela ziurtatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los acantilados de Zumaia serán referente internacional
Jendartea
Urduritasuna baxo eta selektibitatearen lehen txanpan
Euskal Herria
Patxi López resalta la representatividad de Batasuna y se reunirá pese a las querellas
Euskal Herria
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Ekonomia
La OIT saca «tarjeta roja» al trabajo infantil, que afecta a más de 218 millones de niños
Mundua
Desmienten la versión ofrecida por EEUU sobre una nueva matanza en Irak
Kultura
Yebra: «Deseamos que en el futuro los bailarines no deban abandonar su casa»
Kultura
Periferiako bertsolari gazteak Eskolarteko txapelaren bila
Kirolak
Un flojo rival permite a Chequia golear sin despeinarse
Kirolak
Piterman accede al traspaso de Juanito tras amenazar con paralizarlo
Mundua
La presidencia de la UE reconoce al estado soberano de Montenegro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss