GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-13
Irlandako prozesua eta elkartasuna, jardunaldi internazionalisten ardatzak
Irlandako prozesua izango da Askapenak gaurtik hasita antolatu dituen Jardunaldi Internazionalisten ardatza. Hala, bihar Martin McGuiness-ek eta Arnaldo Otegik hitzaldia emango dute Iruñean, 20.00etan. Ekimenak, dena den, Euskal Herri osoan izango dira. Astea amaitzeko, larunbatean ekitaldi politikoa egingo dute Ezkaba mendian, eta 1937ko ihesaldia gogoraraziko dute. Era be- rean, autodeterminazio eskubidearen aldeko agiria sinatu eta azalduko dute.

IRUÑEA

«Herriak libre. Elkartasunetik autodeterminazioa; autodeterminaziotik elkartasuna» lelo-pean egingo dituzte aste honetan Jardunaldi Internaziona- listak. Askapeneko kide Aritz Ganboak eta Walter Wendelin-ek jardunaldi horiek «elkartasunaren ikuspegitik egiten den nazioarteko lanaren erakusgarri» direla adierazi zuten atzo. Hainbat egoera jorratuko badituzte ere, ardatza Irlandako prozesua izango da, eta horren inguruan hainbat ekimen antolatu dituzte. Horien artean, «Irlandako askapen prozesua» izenburupean Martin McGuiness-ek bihar emango duen hitzaldia nabarmendu zuten. Hitzordua Iruñean izango da, 20.00etan, Carlos III.a zinema aretoan. Eta aurkezpena Arnaldo Otegik egingo du.

«Euskal Herriko egungo egoera ikusita, gatazka konpontzeko aukerak eta baldintzak sortzen ari direnean, elkartasuna ekarpen solidario eta interesgarritzat jotzen dugu. Irlandako esperientzia oso garrantzitsua da guretzat; izan ere, kristoren eragina izan du eta izango du Euskal Herrian zabaldu den prozesuaren etorkizunean», esan zuen Ganboak.

Haren hitzetan, bi prozesu horiek «elkarlotuta» egon dira eta historian elkarri ekarpenak egin dizkiote. Horrez gain, elkartasunaren garrantzia nabarmendu zuen Askapenak. «Inperialismoa gainditzeko ezinbesteko tresna» dela plazaratu zuen. «Euskal Herriak elkartasun internazionalista handia jaso du herri askotatik; hori gure eraikuntzari eta askatasunari begira ezinbestekoa da. Euskal Herria egiten ari den borrokak gauza bera adierazten du beste herri batzuentzat», gaineratu zuen Ganboak. Hain zuzen, testuinguru horretan sartzen dira Askapenak antolatu dituen jardunaldiak, baita Batasunak, Segik, LABek eta Askatasunak egingo dituzten ekimenak ere.

Asteari amaiera emateko, Elkartasun Eguna egingo dute larunbatean, Iruñerrian. Ezkaban zegoen kartzelatik 1937an egon zen ihesaldiagogoan hartuta, mendi martxa egingo dute 9.30ean, Txantrea auzotik. 12.00etan, gailurrean, ekitaldia egongo da, eta bertan autodeterminazio eskubidearen alde eragile guztiek sinatuko duten agiria aurkeztuko dute.

Herri bazkariaren ostean, egun horretarako Iruñean deitua den manifestazioan esku hartuko dute gonbidatu guztiek pankarta propioarekin: «Elkartasunetik konponbidera».

Programa

Martes 13

19.30: En la herriko Xilko de Baiona habrá una charla sobre «La lucha de liberación de

> Kurdistán».

20.00: En el gaztetxe de Gasteiz, el diputado de MAS Feliciano Vegamonte hablará sobre el derecho a decidir de los pue blos indígenas en Bolivia.

Miércoles 14

19.30: «La guerra sucia en Irlanda» será el motivo de la charla

> que se impartirá en el gazte txe de Barakaldo.

20.00: Martin McGuiness hablará del «proceso de liberación de Irlanda» en los cines

> Carlos III de Iruñea.

20.00: «¿Qué hacer ante los ataques contra la tierra», en la herriko Txikita de Zornotza.

Jueves 15

19.30: «La guerra sucia en Irlanda», en la casa de cultura Biteri de Hernani.

19.30: «Los frentes de construcción de Latinoamérica. A.L.B.A», en la herriko Intxaurre de

> Durango.

Etxarri-Aranatz: Recibimiento de Udalbiltza a los irlandeses y cena.

Viernes 16

11.00: Mitxel Sarasketa, Mikel Soto y Bic McFarlane presentarán en la Biblioteca Municipal de Donostia la reedición del

> libro “Egun bat nire bizitzan”.

22.00: Concierto y recital de poesía en el Kafe Antzokia de Bilbo a cargo de Anje Duhalde, Bic McFarlane, Paddy Rekalde y Mitxel Sarasketa.

19.30: «Los presos en el mundo: condiciones de vida y su aportación política». En la charla, organizada por Aska tasuna en la sede de la ONCE de Donostia, participarán ex presos de Irlanda, Guantána mo, Palestina...

19.00: «La tortura en el mundo: tes timonios y contexto políti co», en el centro La Bolsa de Bilbo. Hablarán personas que han sufrido torturas en México, Catalunya, Abu

> Ghraib y Euskal Herria.

Iruñea: «Las vulneraciones de los derechos políticos en el mundo». Participarán un re presentante irlandés, el

> abogado madrileño José Ma nuel Hernández y observador en el juicio por el 18/98, el periodista italiano Marco Santopadre y el miembro de Askatasuna Julen Larrinaga.

Eibar: Encuentros organizados por Batasuna bajo el lema «Ezke rra Europaren atarian».

Sábado 17

9.30: Internazionalista Eguna.

> Subida al monte Ezkaba

desde Txantrea.

12.00: «Acto político en la cima de Ezkaba. Lectura de un manifiesto a favor del dere cho de autodeterminación. Le seguirá una comida popular a las 14.30 y a la noche, en el barrio Donibane de Iruñea, concierto y recital de poesía.

Además, Segi y LAB realizarán seminarios a puerta cerrada.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los acantilados de Zumaia serán referente internacional
Jendartea
Urduritasuna baxo eta selektibitatearen lehen txanpan
Euskal Herria
Patxi López resalta la representatividad de Batasuna y se reunirá pese a las querellas
Euskal Herria
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Ekonomia
La OIT saca «tarjeta roja» al trabajo infantil, que afecta a más de 218 millones de niños
Mundua
Desmienten la versión ofrecida por EEUU sobre una nueva matanza en Irak
Kultura
Yebra: «Deseamos que en el futuro los bailarines no deban abandonar su casa»
Kultura
Periferiako bertsolari gazteak Eskolarteko txapelaren bila
Kirolak
Un flojo rival permite a Chequia golear sin despeinarse
Kirolak
Piterman accede al traspaso de Juanito tras amenazar con paralizarlo
Mundua
La presidencia de la UE reconoce al estado soberano de Montenegro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss