GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-13
Errepresaliatuen aldeko ahots ugari Arrasaten

ARRASATE

Arrasateko Portaloira Topagunearen ekimenez, herriak euskal preso eta iheslari politikoekiko Elkartasun Eguna hartu zuen larunbatean. Haurrentzako puzgarri eta lantegiak, 250 lagunen arteko herri bazkaria eta herriko 20 tabernatan musika emanaldiak izan ziren goizetik arratsalde-partera aukeran.

Iluntzean, aldiz, «Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira» leloak 1.200 lagun batu zituen manifestaziora, eta ekitaldi xumea egin zuten gero Monterron parkean. Bertan, euskal preso eta iheslari politikoen egoera «oso larria» dela salatu, eta eskubideak urratzen dizkietela deitoratu zuten. Besteren artean, Ibaetako Foroak aldarrikatzen dituen eskubideak bermatzeko eskatu zuen. Arrasaten, Ibaetako manifestua 30 eragilek baino gehiagok eta herritar ezagun ugarik babestu dute.

Atzo, presoen alde, Santurtzin 90 lagun mobilizatu ziren, Iurretan 43, Berangon 33, Sopelan 27, Abadiñon 25, Astigarragan 22, Añorgan 22, Zaldibian 20, Ataunen 12 eta Euban 11.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los acantilados de Zumaia serán referente internacional
Jendartea
Urduritasuna baxo eta selektibitatearen lehen txanpan
Euskal Herria
Patxi López resalta la representatividad de Batasuna y se reunirá pese a las querellas
Euskal Herria
Ekinek zenbait esparrutan egindako lana nabarmendu dute hainbat lekukok
Ekonomia
La OIT saca «tarjeta roja» al trabajo infantil, que afecta a más de 218 millones de niños
Mundua
Desmienten la versión ofrecida por EEUU sobre una nueva matanza en Irak
Kultura
Yebra: «Deseamos que en el futuro los bailarines no deban abandonar su casa»
Kultura
Periferiako bertsolari gazteak Eskolarteko txapelaren bila
Kirolak
Un flojo rival permite a Chequia golear sin despeinarse
Kirolak
Piterman accede al traspaso de Juanito tras amenazar con paralizarlo
Mundua
La presidencia de la UE reconoce al estado soberano de Montenegro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss