GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-08
Diskriminazioa ote da erretzaile direnak ez kontratatzea?
Erretzaileen gaineko polemika puri-purian da berriz ere. Orain hilabete gutxi, gune publikoetan erretzeko debekua izan zen nagusi; orain, aldiz, erretzen dutenak ez kontratatzeko eskubidea dago ika-mikaren erdigunean. EBren ustez, enpresetako buruek erretzaile direnak ez kontratatzea ez da diskriminazioa, baina baieztapen horren kontra daudenak neurria «oso urrun» joatea dela diote.

Catherine Stihler eurodiputatu laborista ingelesak joan den astean Europako Batzordean erretzaileen gaineko galdera bat egin zuenetik urduritasuna zabaldu da langile erretzaileen artean batez ere, baita sindikatu eta zenbait elkartetan ere.

Izan ere, Irlandako enpresa batek egindako lan eskaintzan, erretzaile zirenei ez aurkezteko eskatu zien, eta hori Europar Batzordearen ikuspegiaren arabera diskriminatzailea den ala ez den jakin nahi zuen Stihlerrek. Erantzuna ezezkoa izan zen.

Europako Batzordeak zehazki hauxe erantzun zuen Vladimir Spidla Europako Lan eta Gizarte gaien komisarioaren ahotik: «Europako araudiak arraza eta etnia jatorriarengatik, minusbaliotasunarengatik, adinarengatik, sexu orientazioarengatik, erlijioarengatik edo sinesmenengatik egindako diskriminazioa bakarrik debekatzen du». Horiek hala, Irlandako kasua ez litzateke diskriminazioa izango EBren arabera. Hori bai, nahiz eta debekurik ez egon, EBko kide diren herrialdeek aukera dute, nahi izanez gero behintzat, hori debekatzen duen araudia ezartzeko.

Ezinegona, hala ere, zabaltzen hasia da zenbait eremutan, eta sindikatu eta elkarte askotan sumina nagusitu da. Alde horretatik, Tom Jenkins-ek, John Monk Sindikatuen Europako Konfederazio idazkari nagusiaren kontseilariak, hau esan du: «Europako Batzordeak arrazoia du; diskriminazioaren gaineko Europako akordioek ez dute erretzaileen gaineko banakako jarduera aipatzen». Baina akordioetan ez egoteak ez duela esan nahi edozein gauza egin daitekeenik gaineratu du. Jenkins-en ustez, EBk egindako interpretazioak «edozein gehiegikeria egiteko ateak zabalik uzten ditu», gainera.

Europako Batzordea orain urte asko ari da lanean erretzearen kontra; sentsibilizazio kanpainak egiten ditu Europa guztiko lantokietan ez erretzeko.

Alde horretatik, Spidla komisarioak Stihler eurodiputatu laboristari zuzendutako erantzunean, batzordeak lantokietan erretzearen debekua «asko» defentzatzen duela adierazi zion. Laboristaren aburuz, erretzaileen eta erretzaile ez direnen osasuna babesten du neurri horrek, hain zuzen ere, eta, gainera, «jendeari erretzeari uzten laguntzen dio».

Adierazpen gogorrenak erretzearen kontrako elkarteenak izan dira, hala eta guztiz ere. Tabakoaren kontrako Batasunaren lehendakari Gerard Dubois-ek honako hau adierazi du: «Guk ez dugu inoiz honelakorik eskatu; zentzugabea da, guztiz alferrikakoa tabakismoaren borrokarentzat». «Eta zer gertatuko da baten bat erretzen hasten bada? Bota egingo dute?», galdetu du Duboisek.

Haren iritziaren arabera, kerik gabeko guneak ez du esan nahi erretzailerik gabeko gunea, eta gehiago ere adierazi du; izan ere, kerik gabeko hegazkin edo trenak egoteak ez baitu esan nahi erretzaileek bertan bidaiatu ezin dutenik. «Ni tabakorik gabeko gizarte baten alde nago, baina erretzaileak dependienteak direnez gero, zaila da», gaineratu zuen Duboisek.

«Deskontrola»

Belgikako Luc Joris tabakismoaren kontrako Rodin elkartearen buru den medikuaren hitzetan, ezin da erretzaileak lan egin ezin dezaketen unera iritsi, hori «oso urrun» joatea baita. Joris-en ustez, arriskutsuena «deskontrola» da. «Etzi, garagardoa edo xanpaina edaten dutenei uzteko eskatuko diete», gaineratu du.

Polemika ikusita, Spidla komisarioaren bozeramaileak, Katharina von Schnurbein-ek, bere nagusiaren hitzak leundu nahi izan ditu:«Brusela ez dago erretzaileek lan egitearen kontra, baina ezin zaio nagusi bati erretzaile den bat ez kontratatzeagatik errudun egin». -

BRUSELA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emakumeen aurkako erasoak, egunero
Jendartea
Trabajadores del metro solicitan más seguridad
Jendartea
Dos jóvenes brutalmente violadas en la madrugada del domingo en Baiona
Euskal Herria
Otro buque del Ejército español en plena bahía de La Concha
Euskal Herria
Prieto (PSE) defiende que el proceso va «según las reglas y tiempos previstos»
Euskal Herria
Samina ez du denborak eraman
Ekonomia
Fallece un trabajador cuando limpiaba el interior de una máquina en Nervacero
Mundua
Uribe inicia su segundo mandato
Kultura
Michel Bouvard y José Manuel Azcue participarán en el ciclo de organo
Kirolak
Orkatz Beitiak hasiera bikaina eman dio euskaldunen parte-hartzeari
Euskal Herria
Lakua informa sobre la marcha de Donostia a la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss