BAGDAD
Indar okupatzaileek airez eraso diote Bagdadeko Sadr City barrutiari, eta indarrez sartu dira 2 milioi eta erdi biztanle gehienak xiitak dituen auzo izugarri horretan.Moqtada al-Sadr buruzagi xiitaren miliziako kideek, Mehdiren Armadako gerrillariek, aurre egin diete erasotzaileei, eta istiluak izan dira igande gauetik atzo goizaldera arte.
Liskarretan bi gerrillari hil dira eta bonbardaketetan gutxienez hiru zibil hil dituzte okupatzaileek. Ameriketako Estatu Batuetako Armadak zauritutako soldadu baten berri eman du. Soldadu irakiar kolaborazionistek ere parte hartu dute eraso horretan, eta gutxienez hiru zaurituta ospitalera eraman behar izan dituzte.
Bertako bizilagunek argi dute erasoaldi horren zergatia. «Israelen aurka eta Hizbula libanoar gerrillaren alde aurreko ostiralean bertan izan ziren manifestazio jendetsuengatik mendeku hartu nahian eraso digute indar okupatzaileek», azaldu du Abdul Zahra al-Suwaidik, Moqtada al-Sadren mugimenduaren ordezkariak. «Airetik ere eraso egin dute eta hainbat biztanle hil eta zauritu; makina bat etxebizitza suntsitu dute, gainera», adierazi du.
AFP agentziako argazkilari batek aire-erasoak izan direla baieztatu du.
Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Bagdad kontrolpean hartzeko saioan sartu du erasoaldia. Asmo horretarako 7.000 soldadu gehiago bildu dituzte okupatzaileek 2003ko maiatzaren 9an «askatu» zuten hiriburuan.
Hiria oraindik ere kontrolpean hartu beharra harrigarria baldin bada, egia dirudi. Izan ere, bezperan hiru soldadu estatubatuar hil ziren Bagdaden gerrillari talde baten erasoan.
GARA
BAGDAD
Al menos nueve policías resultaron muertos y 30 heridos en un atentado-suicida con un camión con explosivos contra el cuartel general de las fuerzas especiales del Ministerio de Interior en Samarra, 125 kilómetros al norte de la capital.
Otros seis soldados resultaron muertos y quince heridos en un ataque guerrillero contra un puesto de control en Baladruz, al norte de la capital.
Otros dos policías resultaron muertos en enfrentamientos con guerrilleros en Mosul, en el límite con Kurdistán Sur. Cuatro civiles murieron en otros ataques.