GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-08
Letamanek hamargarrena egin du
Hamarkada bete berri du Intxaurrondoko haur kutunenak. Auzoko gazteek jaio zenetik zaindu eta hazi dute berau, eta hamargarren urteurrena berezia izanik, hainbat ekitaldi prestatu zituzten Intxaurrondokoek urtebetetzea behar bezala ospatzeko. Letaman da haurraren izena, eta Intxaurrondoko gazteen bilgune izan da orain dela hamar urte ikastola izatetik gaztetxe izatera pasatu zenetik.

Intxaurrondoko Letaman gaztetxea Donostiako zaharrena da. Hamar urte bete berri ditu eta Gazte Asanbladakoek hainbat ekintza antolatu zituzten iragan astean urteurrena behar bezala ospatzeko.

Lantegitik ikastolara eta ikastolatik gaztetxera. Horixe izan da Letamanek egin duen ibilbidea. Urte askoan goma fabrika izateagatik zen ezaguna eraikina auzotarren artean, baina 80ko hamarkadan itxi eta ikastola bihurtu zuten. Ikastola, ordea, Zarategiko eraikin berrira eraman zuten orain hamar urte, eta Letaman utzi. Auzoko gazteek, orduan, eraikina bere gain hartu eta haien bilgune bihurtu zuten. Hamar urteren buruan hortxe dirau Intxaurrondoko gaztetxeak.

Urteurrenaren aitzakian, uztailaren 17tik 22ra bitartean hainbat ekitaldi antolatu zituzten gaztetxean. Lehen hiru egunetan zinema saioak izan ziren eta auzoko nahikoa bizilagun bertaratu ziren arren, jende gehiena larunbatean bildu zen, orduan izan baitziren NCC eta Surfin Kaos taldeen kontzertuak.

GAZTETXEAREN MARTXA

Hamar urtean hainbat gazte sartu eta irten diren arren, hogei bat lagunek osatzen dute auzoko Gazte Asanblada egun. Bertako kide Peru Isasik azaldu du: «15 bat lagun biltzen gara astero gaztetxean, baina, oro har, bertako martxa aurrera eramaten dugunok 20 pertsona inguru gara».

20 gazte horiek arduratzen dira, hain zuzen ere, urteurreneko ekitaldiez gain, urtearen buruan antolatzen dituzten ekintzak aurrera eramateaz. Izan ere, hainbat jarduera prestatzen dituzte Letamanen: bereziki kontzertuak antolatzen dituzten arren, bestelako ekintzak ere egiten dituzte, besteren artean, lantegiak, bideo emanaldiak eta hitzaldiak. Alde horretatik, Peruk autogestioaren bitartez, «Donostian, hiri elitista izanik», bestelako ekintzak antolatzea posible dela nabarmendu nahi izan du.

Bi eraikinek osatzen dute gaztetxea. Kanpoaldera begira dagoen eraikinean, AHTren Aurkako Mugimendua eta Gelditu Donostiako Prekarietatearen Aurkako Taldeak biltzen dira. Horretaz gain, beste bi lokal ere badaude beheko solairuetan, eta zenbait musika taldek entseatzen dute bertan. Barrualdekoan, berriz, Gazte Asanbladako kideak bildu ohi dira eta bertan antolatzen dituzte kontzertuak.

Larrotxene kultur etxearen ondoan dago gaztetxea, eta dirudienez, Udalak hura handitzeko asmoa du. Horrek gaztetxea botatzea ekarriko luke baina Intxaurrondoko gazteek ez dakite noiz gauzatuko duten asmo hori.

Asanbladak auzoa biziberritu nahi du baina jardun gogorra egiten zaio hori. «Ez dugu lortu auzoa nahi bezainbeste biziaraztea», esan du Peruk. Bestalde, aurreko asteko ekitaldietan eragindako zaratengatik bizilagunak kexatu direla azaldu du eta sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu.

Aurrera begira, Intxaurrondoko Gazte Asanbladakoek zenbait helburu dituzte. Besteren artean, kontzertuak antolatzeari hainbeste garrantzi eman beharrean, bere jarduerari aniztasun handiagoa eman eta arestian aipatutako hitzaldiak eta lantegiak bultzatu nahi dituzte. Peruk honako hau azaldu du: «Esperientzia faltagatik-edo, zaila egiten zaigu gure jarduera gehiegi zabaltzea.» Gazte Asanbladakoek, ordea, badute beste helburu garrantzitsu bat ere: gazte berriak erakartzea. Peruk honakoa azaldu du: «Azken 5-6 urteotan, pertsona berok osatzen dugu Gazte Asanblada. Horregatik, auzoko beste gazte batzuk erakarri nahi ditugu». «Letamaneko ateak zabalik daude», erantsi du. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emakumeen aurkako erasoak, egunero
Jendartea
Trabajadores del metro solicitan más seguridad
Jendartea
Dos jóvenes brutalmente violadas en la madrugada del domingo en Baiona
Euskal Herria
Otro buque del Ejército español en plena bahía de La Concha
Euskal Herria
Prieto (PSE) defiende que el proceso va «según las reglas y tiempos previstos»
Euskal Herria
Samina ez du denborak eraman
Ekonomia
Fallece un trabajador cuando limpiaba el interior de una máquina en Nervacero
Mundua
Uribe inicia su segundo mandato
Kultura
Michel Bouvard y José Manuel Azcue participarán en el ciclo de organo
Kirolak
Orkatz Beitiak hasiera bikaina eman dio euskaldunen parte-hartzeari
Euskal Herria
Lakua informa sobre la marcha de Donostia a la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss