GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-08
Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak
Haurrez bete ziren atzo Gasteizko karrikak
Eguerdiko hamabiak arte itxaron ezin zutenak izan ziren atzo Gasteizen. Ordu horretan, Asier Amadok eta Yaiza de la Puentek Plaza Berritik, Zeledon eta Neska Txikiren rolean, Andra Mari Zuriaren jaietan urtero umeentzat bereziki prestaturiko egunari ongietorria egin zioten. Plaza jendez gainezka zegoen. Duela hiru egun Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan izandako irudi bera hartu ahal izan zen. Panpinak zerua zeharkatu zuen; “Celedón ha hecho una casa nueva” abestu zuten eta plazako ume guztiek jauzi egin zuten irribarretsu. Atzo haiek izan baitziren protagonista.

GASTEIZ

Hogeita lau ordu eskaini zizkieten atzo Gasteizko jaiek etorkizuneko blusa eta neskei. Atzo Arabako hiriburuan umeen eguna izan baitzen. Hiru egun dira Andra Mari Zuriaren ohorezko jaiak abiatu zituztenetik, eta asteburuko parrandak ondorio handia utzi die helduei; umeek, ordea, urduri eta fresko itxaroten zuten euren eguna.

Goizeko hamaiketan San Migel elizan, egun batzuk lehenago neska eta blusa helduek egin zuten bezala, txikiek Andra Mari Zuriari lore eskaintza egin zioten. Ordu erdi geroago, Yaizak eta Asierrek urte osoan ikasten eman duten aurreskua dantzatu zuten koadrila eta lagunen aurrean. Neska eta Zeledon txikik azaldu zuten: «Urtarriletik astean ordubetez entseatzen aritu gara gaurko dantzaldia». Argazkiak ez ziren falta izan. Eguneko protagonistek, Galtzagorri eta Okerrak koadrilakoak izanik, lagunekin etorkizunerako irudia egin eta gorde nahi izan zuten.

Iratxe Irigoien aurten lehenengoz blusa eta nesken presidentea dena, baita ume andanak lagunduta ere, Zeledon eta Neska Txiki Plaza Berrira ailegatu ziren hamabiak laurden gutxiagotan. Plaza Berrian ehunka txiki ziren txupinazoaren zain. Gasteizen azkenaldi honetan hainbatetan eztabaidatu duten Baby boom delakoa egiaztatu zuen azken irudi horrek. Hamabi kanpaiak jo zituen udaletxeko erlojuak, eta txupinero txikiak suziria piztu zuen, zeruan eztanda egin eta Zalduondoko baserritarra imitatzen duen panpinak plaza punta alde batetik besteraino zeharkatu zuen. Bitartean, neskatila batek zuzentzen zuen Udal Musika Bandak Zeledon abestia jotzen zuen agertokian; jendetzak jauzi egin eta zoriontsu abesten zuen. Umeek ez ezik gurasoek ere animoso bizi izan zuten mementoa. Ostean, Yaizak eta Asierrek plaza gurutzatu zuten udaltzainen laguntzarekin, eta behin agertokira helduta, bertaratutakoei abesten jarraitzera gonbidatu zieten. Pozik benetan eguneko protagonistak. Segurtasunez eta profesionaltasunez Yaizak eta Asierrek egunaz gozatzeko gonbita egin zieten etorkizuneko blusa eta neskei. Txikientzat ekintzaz beterik zegoen egitaraua zekarren-eta atzoko egunak.

Joan den urtean izandako arrakasta ikusirik, aurten ere Zoroak blusa taldeak, Alde Zaharreko Komertzioen Federazioarekin batera, haurrentzako jinkana antolatu zuen. Berez ordu batean hasi behar zuen ekintza ordu erdi aurreratu behar izan zuten blusek, Zoroak taldeko kideak adierazi zuen bezala, ordu horretarako Brulerria plaza haurrez josita zegoen-eta. Arabako herri jolasak, (koxkor bilketa bat aipatzearren) eta ur jolasak (hala nola, plastikozko igerilekuan arrantza egitea) izan ziren bertan, eta parte-hartzaile guztiei oparitxoren bat eman nahi izan zien Alde Zaharreko Komertzioen Federazioak. Giroa ezin hobea izan zen. Izan ere, umeek bizi izan baitzituzten atzo benetan Gasteizko Andra Mari Zuriaren omenezko jaiak.

Egitarau ofiziala

Abuztuak 8

09.00: San Migel elizan blusa bete- ranoak. Meza, Andra Mari Zuriari lore eskaintza eta ohorezko aurreskua.

10.00: Plaza Berrian banda eta fan- farreen deia blusa eta neska beteranoekin.

10.30: Plaza Berrian gastronomia lehiaketa.

11.00: Zezen-plazan bigantxak.

11.30: Foru plazan herri kirolak, eta Loma Jeneralaren plazan gastronomia eta eskulan- gintza azoka hirurak arte.

12.00: Peñafloridako kondearen plazan Marsel magoa eta Gargantua.

12.30: Prado parkean, aerobic haurrentzat. Ordu berean, Luis Aranburu eskolako auditoriumean musika klasikoa Sherzando bikotearekin. Probintzia plazan Beteranoentzako X. Dantza Lehiaketa, “El meneito veterano” delakoa.

13.00: Florida parkean, Gasteizko Udal Musika Banda. Blusa beteranoen eguneroko erre- pertorio berezia.

17.00: Zezenketara joatea. Plaza Be- rritik zezen-plazara. Ordu ho- rretatik 20.30 arte Prado parkean Abentura lekua.

19.00: Florida parkean dantzaldia, Alazan orkestrarekin.

19.30: Aihotz plazan trikiti lehia- keta.

20.00: Principal Antzokian “La cur- va de la felicidad” Pablo Car bonell antzezlearekin.

20.30: Aihotz plazan dantza.

22.00: Ogetan esku pilota.

23.00: Mendizabalan piroteknia.

00.00: Aihotz plazan, Gose taldea. Foru plazan, Victor Manuel eta Ana Belen kontzertuan eta Arka Plazan Drindots orkestrarekin dantzaldia.

Beste egitarauak

17.00: Txosnen gunean umeen Txosnijaia: pailazoak eta jolasak.

23.00: Gedar, Garagardo Gura, Xo- papo eta Stupenda Jones.

00.00: Txosnetan, Obrint Pas eta Gertrudis taldeen kontzer- tuak.

04.00: Txosnen gunean. Musikarpan DJak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emakumeen aurkako erasoak, egunero
Jendartea
Trabajadores del metro solicitan más seguridad
Jendartea
Dos jóvenes brutalmente violadas en la madrugada del domingo en Baiona
Euskal Herria
Otro buque del Ejército español en plena bahía de La Concha
Euskal Herria
Prieto (PSE) defiende que el proceso va «según las reglas y tiempos previstos»
Euskal Herria
Samina ez du denborak eraman
Ekonomia
Fallece un trabajador cuando limpiaba el interior de una máquina en Nervacero
Mundua
Uribe inicia su segundo mandato
Kultura
Michel Bouvard y José Manuel Azcue participarán en el ciclo de organo
Kirolak
Orkatz Beitiak hasiera bikaina eman dio euskaldunen parte-hartzeari
Euskal Herria
Lakua informa sobre la marcha de Donostia a la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss