GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-08
Sei bikote izango dira larunbatetik aurrez aurre Zarautz Hiria Torneoan
·Olaizola II-Otxandorena bikotea da faborito nagusia; Martinez de Irujok ez du parte hartuko

Unai ARTETXE

ZARAUTZ

Uda aurrera doa, eta sasoi horretan jokatzen diren lehiaketa guztien artean Zarauzkoa garrantzitsuenetarikoa da. Aurten, gainera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan lanak egiten ari direla-eta Gipuzkoako hiriburuan ez da feriarik izango, eta horrek eragin positiboa izan du Zarautz Hiria Torneoan, iazko lau bikoteetatik seira pasa baita aurtengo edizioa.Jaialdi kopurua ere dezente igo da, 2005ko hiru jaialdietatik aurtengo bostera.

Olaizola II-Otxandorena, Leitza-Zearra eta Bengoetxea VI-Patxi Ruiz bikoteek Asegarceren interesak defendatuko dituzte hurrengo larunbatean hasiko den txapelketan, eta Titin III-Lasa, Gonzalez-Eulate eta Xala-Pascual bikoteak, ostera, Asperentzat garaipen berri bat lortzen ahalegindu dira.

Hurrengo larunbatean emango zaio hasiera Zarautz Hiria Torneoari, Olaizola II.ak eta Otxandorenak Gonzalezen eta Eulateren aurka jokatuko duten final-laurdenetako aurreneko neurketarekin. Atzoko aurkezpenean batek baino gehiagok Asegarceko bikotea jarri zuen torneoa eskuratzeko faboritotzat. Izan ere, Aimar Olaizola azkenengo bi ediziotan nagusitu da, iaz Zearrarekin batera eta orain bi urte Otxandorena atzelari lanetan zegoela. Gasteizko Andra Marietan min hartuta izan bada ere, goizuetarra ondo iritsiko da Zarauzko feriara.

Norgehiagoka horretako irabazleek Xalaren eta Pascualen aurka jokatuko dute hilaren 17an, lehiaketako aurreneko finelerdian.

Beste multzoan, berriz, Titin III.ak eta Lasa III.ak Leitzaren eta Zearraren aurka neurtuko dira hurrengo igandean final-laurdenetako bigarren neurketan. Aspeko aurrelari errioxarra finalera iritsi da azkenengo urte bietan ­Pascualekin iaz eta Barriolarekin orain urte bi­, eta aurten gogotsu ekingo dio torneoari.

Leitzak eta Zearrak, berriz, Asegarceren bikote bizkaitarra osatuko dute. Lemoako aurrelariak maila oso ona eman du udako partidetan, eta bere enpresak aukera bat eman nahi izan dio.

Final-laurdenetako partida horretako irabazleek Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz izango dituzte aurkari hilaren 18an jokatuko den lehiaketako bigarren finalerdian. Lizarrako atzelariak min hartu zuen Gasteizen Irujoren aurka jokatutako buruz burukoan, baina Zarauzko Torneorako prest egongo omen da.

Finala, berriz, hilaren 20an jokatuko dute finalerdi bietako garaileek.

Irujo ez da bertan izango

Juan Martinez de Irujo Buruz Buruko txapelduna Zarauzkoan ez izateak gehienak arritu zituen atzo.

«Iruñeko eta Gasteizko ferietan parte hartu du, eta partida asko jokatzen dabil. Enpresan aurrelari asko ditugu eta besteei ere aukerak eman behar zaie», azaldu zuen Patxi Mutiloak, Aspeko arduradunak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Emakumeen aurkako erasoak, egunero
Jendartea
Trabajadores del metro solicitan más seguridad
Jendartea
Dos jóvenes brutalmente violadas en la madrugada del domingo en Baiona
Euskal Herria
Otro buque del Ejército español en plena bahía de La Concha
Euskal Herria
Prieto (PSE) defiende que el proceso va «según las reglas y tiempos previstos»
Euskal Herria
Samina ez du denborak eraman
Ekonomia
Fallece un trabajador cuando limpiaba el interior de una máquina en Nervacero
Mundua
Uribe inicia su segundo mandato
Kultura
Michel Bouvard y José Manuel Azcue participarán en el ciclo de organo
Kirolak
Orkatz Beitiak hasiera bikaina eman dio euskaldunen parte-hartzeari
Euskal Herria
Lakua informa sobre la marcha de Donostia a la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss