Askotariko hamasei kontzertu izanen dira Miramongo Matineeak zikloan
DONOSTIA
Iraileko azken egunetik aitzinera, larunbat goizak bereziak izanen dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, Miramongo Matineeak zikloa abiatuko baita. Hamabost urte bete ditu ekimen horrek; hogeita bost taldeak, eta «kalitate handiko egitarau orekatua eta berritzailea» prestatu dute ospatzeko, askotariko proposamenak biltzen dituena. Hamasei kontzertu izanen dira ekainaren 16a arte, denak larunbat goizeko hamaiketan eta orkestraren egoitzan (Miramon pasealekua, 124). Ezohiko emanaldi batek emanen dio ha- siera zikloari. Diatessaron Ensemblek “El Quijote”ren pasarte batzuk irakurriko ditu literatura eta Pizkundeko doi- nuak batuta.
Bakarlari ospetsuak bertaratuko dira errezitaldiak egitera. Wayne Marshallek, adibidez, pianoa eta organoa joko ditu otsailaren 10ean. «Artista horrek asko daki musikaz, eta inprobisazioan oinarritutako kontzertua emanen du», adierazi zuen Kutxako ordezkari Alberto Martinezek.
Orkestrako zuzendari Iñigo Alberdik bertze bi ekitaldi nabarmendu zituen: taldearen saio irekiak, Giovanni Antoninik gidatua azaroaren 25ekoa, eta Gilbert Vargak apirilaren 21ekoa. Nola lan egiten duten erakutsiko dute horrela, eta normalean ikusten ez duena ikusiko du publikoak.
Urriaren 14an Arantza Ezenarro sopranoak eta Esteban Elizondo organistak errezitaldia eginen dute; Bernhard Hartog biolin-jotzaileak eta Sevimbike Elibay piano-jotzaileak emanen dute kontzertua azaroaren 11n; orkestrako kideek eta kolaboratzaile batzuek ganbera musika interpretatuko dute hainbat egu- netan; Vocalia nesken abesbatzak konpositore garaikideen lanak zabalduko ditu lau haizetara martxoaren 17an; eta Honore Bejin Garcia gaztea arituko da pianoan maiatzaren 26an.
|