STOCKHOLM
Fredrik Reinfeldt hurrengo lehen ministroa ia-ia guztiz ezezaguna zen Suedian duela hiru urtera arte, eta eskuinaren indarrak batu ditu sozialdemokraten gotorlekuaren aurka. Eta ondo atera zaio.Hala ere, «suediar eredua» hobetuko duela eta inolaz ere ez duela suntsituko agindu du hauteskunde kanpainan, eta hor dago garaipenaren gakoa. Lana sortzea eta zergen-presioa arintzea helburu nagusiak izango dituela esan du.
«Suedian antzinatik dator gobernu sozialdemokraten eta enpresa erraldoien arteko elkarlana. Zentro-eskuineko Gobernuaren zereginak enpresa txikien eta ertainen arazoez arduratzea izan behar du», azaldu du Henrik Brors-ek, “Dagens Nyheter” egunkariaren politika berriemaleak.
Pribatizazioei ekingo diela ere agindu dute hauteskundeetako irabazleek, bai eta Estatuaren monopolio batzuk desegingo dituztela ere. «Hala ere, ogasun sistema guztia mantenduko dutela azaldu dute, eskolei laguntzak, osasuna, haur eta adinekoei laguntzak», esan du egunkari horretako adituak.
Gainera, laster agertu beharko du aginpidea, koalizioa biltzen duten lau alderdien artean gobernu-postuak banatu beharko dituztelako. Izan ere, gehiengo osoa du koalizioak Parlamentuan, baina estua.
«Zentro-eskuina hauteskundeak irabazi izan dituen besteetan baino toki hobean dago orain», azaltzen du, baikor, “Expressen” egunkariaren editorialak. «Gobernua osatzean izango du benetako azterketa Reinfeldt-ek. Ondo hasi nahi badu, ministerioak banatzerakoan oparotasuna agertu beharko du», gaineratzen du egunkariak.
Koalizioak 178 eserleku izango ditu Parlamentuan (gehiengo osoa 175ekin osatzen da). Ezkerreko koalizioak 171 diputatu eskuratu ditu.
Persson-en azken agurra
Göran Persson lehen ministroari ez dio bihotza altxatuko, baina, behintzat, sozialdemokratek lehen indarra izaten jarraitzen dute 130 diputaturekin. Bere historia luzean lortzen duen emaitzarik kaskarrenetarikoa. 2002ko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, bost puntu galdu dituzte.Ezkerreko alderdiak ere bi puntu eta zortzi eserleku galdu ditu. Berdeek antzerako emaitzak lortu dituzte.
Eskuinean, Reinfeldt-en Alderdi Moderatuak izan du hazkunderik handiena. Ia bikoiztu egin du botoen ehunekoa eta diputatu kopurua.
Koalizioko beste alderdiek antzerako emaitzak lortu dituzte, batzuek botoak galdu dituzten arren.
Persson-ek bere Gobernuaren dimisioa aurkeztu zuen atzo, eta martxorako deitu duen kongresu berezian alderdiaren gidaritza utziko duela jakinarazi du. «Garaipena askorena izaten da; porrot egitean bakarrik egoten da», azaldu du.
Hala ere, sozialdemokratek boterea berreskuratuko dutela adierazi du. «Orduan ni gabe izango da», zehaztu du.
El todavía líder del Partido Socialdemócrata fue nombrado por primera vez primer ministro en 1996, para suceder a Ingvar Carlsson. Fue elegido para el cargo en 1998 y 2002 y dirigiíó gobiernos minoritarios, pero con el apoyo parlamentario de izquierda y verdes.
Militante socialdemócrata desde su juventud y político temido, fue apodado en sus primeros años de carrera con el acrónimo HSB (Han som bestämmer, El que decide todo solo) y ha sido siempre criticado por su tendencia a concentrar el poder en sus manos.
Sus biógrafos le reconocen que pasará a la historia como el primer ministro que logró reflotar la economía sueca en la segunda mitad de los noventa. Su herencia es una economía sólida y un modelo social alabado y estudiado en el extranjero. Su talón de Aquiles, su incapacidad de reducir la tasa oficial de paro por debajo del 4%, tal y como prometió.
Favorable a la UE, sufrió en 2003 un serio revés cuando los suecos decidieron en referéndum rechazar la adhesión del país al sistema euro.
Fue duramente criticado tras el tsunami de 2004, en el que perecieron 543 suecos. Acusado de dirigir una respuesta lenta e inadecuada, Persson pagó en persona el peaje aunque su popularidad registró un repunte en los últimos meses. Un repunte que no le ha bastado.
Alabado por su «fina habilidad táctica» por el ex primer ministro conservador Carl Bildt, Persson ha sido acusado de arrogancia por sus detractores y por algunos aliados.
Los analistas coinciden en que esa habría sido la razón de que parte del electorado socialdemócrata le haya dado la espalda en los comicios.
Su negativa a presentar un frente unido con la izquierda y los verdes explica su derrota.
«El estilo ultradominante de Persson acogotaba a su Gobierno. El ha personificado lo que el centro-derecha quería demostrar: la necesidad de una alternancia», señala Nyheter. Fue un referéndum sobre Persson y perdió», coincide el politólogo Barbro Hedvall. -
GARA