GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-19
Loroñok uste du Reckitt ixtea ia «atzeraezina» dela
·Langileei irtenbide bat bilatzea dutela helburu esan du Lakuako sailburuordeak

Gasteizko Gobernuak Gueñesko Reckitt Benckiser enpresa ixtea ia «atzeraezina» dela adierazi zuen atzo. Horrenbestez, kalean geratuko liratekeen 190 langileentzat irtenbide bat bilatzera mugatuko dela jakinarazi zuen Lakuak. «Hori da gure kezka nagusia», aitortu zuen Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak.

BILBO

Gueñesen dagoen Reckitt Benckiser-eko enpresa batzordeko kideak eta Gasteizko Gobernuko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Juanjo Loroño elkarrizketatu ziren atzo Bilbon. Bilera hasi aurretik, Loroñok aitortu zuen lantegia ixtea «ia atzeraezina» dela. Uste hori dela-eta, sailburuordeak jakinarazi zuen Lakuaren zeregina kalean geratuko liratekeen 190 langileei irtenbide bat bilatzea izango litzatekeela.

Loroñoren hitzetan, hau da bileraren helburua: «Kalte-ordainen eta horrelako prozesuetan ohikoak diren gauzez gain, langileen etorkizunerako irtenbideak bilatzea: beste lan batera lekuz aldatzea edota lan berriak sortzea, besteren artean. Hori da gure kezka nagusia». Dena dela, ez zuen adierazi nahi izan zeintzuk izan daitezkeen Gasteizko Gobernuak hartuko dituen neurriak. Izan ere, «itxaropen faltsuak» sor daitezkeela esan zuen.

Azkenik, Loroñok berretsi zuen enpresa ixteak «harritu» egin dituela eta «ilusioa kendu» diela. «Beharrean baino gehiago kriterio ekonomikoetan oinarritutako itxiera hau onartzea ez da erraza», adierazi zuen.

Enpresa batzordeak beste bilera bat izango du gaur, oraingoan Reckitt Benckiser enpresako zuzendaritzarekin.

EB eta PP, azalpen eske

Bestalde, Ezker Batuko parlamentari Oscar Matutek salatu zuen Gueñesko Udalak egindako lur birkalifikazioa enpresa ixteko orduan beharbada lagungarria izan dela. Hori dela-eta, Bizkaiko Batzar Nagusietan herrialdeko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbao eta Gueñesko alkate Koldo Artaraz (EAJ) bertara daitezela eskatuko duela adierazi zuen.

PPk iritzi berekoa dela onartu zuen atzo. Hain zuzen ere, Alderdi horretako Bizkaiko presidente Antonio Basagoitik kritikatu zuen Udalak eta Foru Aldundiak «higiezinen iruzurra» baimendu dutela. Ondorioz, enpresa itxiko dela esan zuen. Horregatik, Lan eta Hirigintza ahaldunek Batzar Nagusietan azalpenak eman ditzatela eskatu zuen PPk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
NDF: erreformak ez dira nahikoa
Euskal Herria
Ezker Abertzalea insiste en que la mesa de partidos es la única salida al bloqueo actual
Euskal Herria
La Sala incorpora a un «perito» que no había asistido antes
Ekonomia
Acusan al FMI y al BM de favorecer el aumento de la pobreza
Mundua
Prosiguen las protestas contra el Papa en el mundo musulmán
Mundua
Sozialdemokratak, Suediako Gobernutik kanpo
Kultura
El convento de Santa Teresa serála atalaya de la historia de Gipuzkoa
Kirolak
La encrucijada de Lamikiz y su Junta
Jendartea
Interior vuelve a ocultar la muerte de un preso en una cárcel vasca
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss